Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Lauarin folklore jaialdia 2011

Lauarin folklore jaialdia 2011

Dantzan 2011/06/23 11:44 2

Ekainaren 24, 25 eta 26an ospatuko da aurtengo Lauarin folklore jaialdia Donostian. Hiru egun hauetan Poloniako INA dance group eta Moldaviako Hora lui Ion Bazatin taldeak ikusteko aukera izango da hiriko hainbat txokotan, Donostiako Eskola, Goizaldi eta Trebeska dantza taldeekin batera.

Gehiago irakurri 2

San Joanak dantzan

San Joanak dantzan

Dantzan 2011/06/22 15:26 1

Hemen dira San Joan jaiak, eta ohi bezala dantzaz beteko dira Euskal Herriko plaza, kale eta auzoak. San Joanetan hasi eta San Pedroetara bitartan, tartean San Joan txiki eta San Pelaio jaiekin lotuz nahikoa ez bada izaten, aurten, gainera, Gorpuzti eguneko dantzak ere, data hauetan egingo dira herri askotan. Hona hemen datozen egunotan han eta hemen izango diren zenbait dantza ekitaldiren zerrenda:

Gehiago irakurri 1

Euskararen alde Flash moba Xiberuan, Maulen.

Euskararen alde Flash moba Xiberuan, Maulen.

Izaskun Angoitia Goikoetxea 2011/06/22 13:08

Datorren larunbatean, ekainaren 24ean, Maulen, Euskararen aldeko ekimenen barnean Flash moba dantzatzera deia egin dute. Eta zer nolako ezustekoa!! Erraustegiaren aurkako kanpainan egin genuen flash mob bera da (Gaga-na...).

Gehiago irakurri

Sestaoko XXV. Folklore erakustaldia

Sestaoko XXV. Folklore erakustaldia

Salleko D.T.T. 2011/06/21 10:06 4

Sestaoko folklore erakustaldiak 25 urte betetzen ditu. Honengatik, eta datorren urteko 50. Urteurteurrenari begira berotzen asteko, ilusioz beteriko imagina berria dakargu. Hona hemen jaialdien egutegia:

Gehiago irakurri 4

Donostiako alkatea eta gizon-dantza

Donostiako alkatea eta gizon-dantza

Dantzan 2011/06/20 12:47 2

Zalaparta eragin du Donostiako alkateak San Joan bezperako gizon-dantzan parte hartzeko asmoa duela jakinaraztean. Ez da kontu berria alkateak ekitaldi horretan parte hartzea. 1980an Alkain alkateak ere dantzatu zuen gizon-dantza, baina ondoko alkateek ez zioten ohiturari jarraitu.

Gehiago irakurri 2

Iparraldeko inauteriak materiagabeko ondare izendatzeko ekimena

Iparraldeko inauteriak materiagabeko ondare izendatzeko ekimena

Dantzan 2011/06/17 12:45

Bihar, ekainaren 18an, abiatuko da Uztaritzen Ipar Euskal Herriko inauterietako ohiturak, UNESCO-ren materiagabeko ondare zerrendan sartzeko ekimena. Horrekin batera Jean Michel Guilcher ikertzaile frantziarrari omenaldia egingo zaio.

Gehiago irakurri

Arte-an, Dantzaz konpainiaren lan berriena

Arte-an, Dantzaz konpainiaren lan berriena

Dantza Konpainia 2011/06/17 09:25

Arte-an lanarekin, Dantzaz konpainiak berriro heldu dio Itzik Galili maisu ospetsuarekin lankidetzan aritzeari. Abagune honetan, koreografo israeldar honen “Earth apples” apartekoa eskainiko da berriz ere, eta nazioarteko sortze lan bat, "Flash deluxe”. Lukas Timula koreografoak, aldiz, "A place between" estreinatuko du Donostiako konpainiaren eskutik. Hiru koreografia hauek osatzen dute "Arte-an", datorren ekainaren 24ean, Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko den lana.

Gehiago irakurri

Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen

Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen

Oier Araolaza 2011/06/16 17:25 2

San Lorentzoko danzanteen kofradiak argitaratu duen boletinean Erronkariko ttun-ttunaren inguruko artikulua idatzi du Fernando Hualdek. Izaba, Uztarroze eta Garden dantza berreskuratzeko egindako ahaleginak aipatzen ditu, eta oro har, Erronkariko ttun-ttunaren inguruan izan diren ekimenak jasotzen ditu. Baina ibilbide horretan zenbait lan garrantzitsu aipatu gabe geratu dira, eta lan hori osatzen saiatuko gara honekin.

Gehiago irakurri 2

Dantza EITB Nahieran plataforma berrian

Dantza EITB Nahieran plataforma berrian

Dantzan 2011/06/15 13:10

Atzo arratsaldean aurkeztu zuen internet bidez edukiak ikusteko eta entzuteko zerbitzu berria EITB taldeak: EITB Nahieran. Euskarazko ikus-entzunezko edukiak biltzen dituen plataforma berri honetan dantzari buruzko bideo interesgarriak aurki daitezke.

Gehiago irakurri

Berrogei urtetik gorakoentzako dantza txapelketa

Berrogei urtetik gorakoentzako dantza txapelketa

OA kultur elkartea - Zerain 2011/06/15 10:25

Abuztuaren 15ean, 40 urtetik gorakoentzako 7. dantza-solte txapelketa Zerainen OA Kultur Elkarteak antolatuta. Parte hartzaileek jarraian datozen baldintzak bete beharko dituzte:

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak