Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Berrogei urtetik gorakoentzako dantza txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Berrogei urtetik gorakoentzako dantza txapelketa

1.- Partehartzaile denek 2011ko abuztuaren 15erako 40 urte beteta izan beharko dituzte.
2.- Izena emateko deitu 690 03 25 71 telefonora abuztuaren 10a baino lehen.
3.- Izena ematen duten lehenengo 12 bikoteek izango dute dantzatzeko aukera.
4.- Lehiaketa abuztuaren 15ean arratsaldeko 7etan izango da Zeraingo plazan.
5.- Bikote bakoitzak, txistuz jotako sei parteko Fandango bat eta trikitixaz jotako beste sei parteko Ariñ-ariñ bat dantzatu beharko dituzte jarraian.
6.- Janzkera librea izango da. Ez du epaian zerikusirik izango.
7.- Bikoteak sexu berekoak ere izan daitezke.
8.- Epai-mahaia Euskal Dantzarien Biltzarreko adituek osatuko dute.
9.- Sariak: lehenengo hiru bikoteentzat garaikurrak. Partaide guztientzat afaria, egun berean.
10.- Partehartzaileek hemen azaltzen diren oinarriak onartu beharko dituzte.
11.- Partehartzaileek antolatzaileen esku utziko dituzte ekitaldiaren ikusentzunezko grabazioak egiteko eta bere erabilera antolatzeko eskubideak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.