Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gari Otamendi Fandango sentsuala

Dokumentuaren akzioak

Fandango sentsuala

2007/11/27 11:53

Ostiral arratsaldeetan klaseak ematen ditut Amarako Ernest Lluch kultur etxean. Mikel Iturria da bertako zuzendaria eta blog bikain batean idazten ditu bere harrikadak. Hona hemen gaur nirea.

Joan zen ostiraleko klasea amaitu eta pareko tabernara joan ginen ikasle batzuk. Ardo goxoak bideratuta, luzatu eta animatu egin zen berriketa eta gauza askori buruz hitz egin genuen. Tartean, gezurra badirudi ere, dantzari buruz. Zorionez, dantzarien ghettotik kanpo bizi den jendea etortzen da klaseetara eta ikuspuntu interesgarriak ematen dizkigute.

Erromeriei, plazei eta halakoei buruz ari ginela, esan nien behin lagun musikari batek fandango sentsualak dantzatzen ikasi nahi zuela, noizean behin -gutxitan- ikusten dituelako bikoteak hala dantzatzen. Ikasleetako batek orduan esan zuen fandangoak eta, orokorrean, euskal dantzek ez dutela sentsualtasunik, besteren artean, ez dutelako kontaktu fisikorik. Eta halaxe sortu zen eztabaida.

Euskal dantzak festarako baliagarriak omen dira, baina ez hainbeste ligatzeko eta horretarako egokiagoak dira Karibe inguruko erritmoak. Ziurrenik asko egongo dira horrekin ados. Fandango eta arin-arin estilizatu eta finak ikusten dira nonahi eta telebistan ematen duten –apur txiki- horrek ere halako irudia ematen digu, hau da, bata bestearengandik bi metrora urrats zailak egiten dituzten dantzariak. Horrela zaila da ezer sujerentea lortzea. Baina, era berean, sentsualak al dira ETBko saloi-dantza emanaldi amaigabeak? Hori bada sentsualtasunaren paradigma, ez gabiltza oso ondo.

Nik uste dut norberak egiten duela dantza sentsuala. Edo bikoteak, edo egoerak, edo ... fandango bat izan daiteke pre-larrujotze bat eta merenge bat oso gauza planoa. Eta hori horrela ez bada, euskal dantza (?) kastratu dugun seinale.

 

 

Dokumentuaren akzioak

aritz
2007/11/27 16:56
Adolfo Suarez, Espainiako presidente ohiak behin esan zuen ezin zela fisika kuantikoaz euskeraz hitzegin. Pedro Miguel Etxenikek erantzun zion fisika kuantikoaz euskeraz hitzegiteko bi baldintza baino ez zirela behar: euskera menperatzea eta fisika kuantikoaz jakitea.

Fandango sensualekin gauza bera gertatzen da. 2 baldintza behar dira: fandangoa dantzatzen jakitea eta sensuala izaten asmatzea.

Erronka zailegia? ez dut uste.
iturri
2007/11/27 23:00
Ez dakit fandangoak sentsualak ote diren. Baina klasea amaitu ostean ondo dago trago bat hartzea kultur etxearen aurreko tabernan. Hori bai dela ohitura dotorea.

Portzierto, Gari, zuzendu lotura.

Animo.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gari Otamendi

Gari Otamendi

Añorga, 1980

Añorgako Dantzariak eta Donostiako Argia taldeetako dantzaria. Gaur egun dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz lanean Gipuzkoako Dantzagunean. Musikari gisa, dantza gozatu nahi dutenentzat arrabita jotzen gozatzen dut Errebal taldean. 

Twitterren @arrabita naiz, eta Facebooken ere aurki nazakezue.