Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Besta Berri segizio koloretsuak zuri-beltzean

2024/05/30

Segizio arranditsu eta koloretsuak kaleratu ohi dira Besta Berriz. Zapurrak, oilarrak, sarjentak, kaporalak, alabardariak, banderariak... batzen dira bata bestaren atzetik Nafarroa Behereko eta Lapurdiko prozesioetan. Militar estiloko arropa dotoreak jantzita, musikarien erritmora aurrera eta atzer...

Emakumeak euskal dantzan: nondik gatoz eta nora goaz?

2024/05/29

"Guri bizitza joan zaigu espalotik begira". 80 urteko emakumearen arrangura iltzatuta geratu zitzaion Josune Zubeldiari. Bost belaunalditako emakumeek hartu dute hitza emakumeek dantzetan, herriko taldeetan eta errituetan izan dituzten borroka, aldaketa eta bilakaeraz hitz egiteko. Elurre Iriarte, ...

Whatsap-ez ere jarrai dezakezue Dantzan

2024/05/24

Dantzan Whatsap kanaletik ere jarraitu dezakezue hemendik aurrera. Telegramez ere bazegoen lehendik aukera. Orain, Whatsapen Dantzan kanalera sartu eta "jarraitu" botoian egin klik dantzari buruzko bideo, argazki, albiste, erreportajeak... jasotzeko. Aukeratu Dantzanera iristeko zure bidea: ...

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?

2024/05/24

Nondik dator Antzuolako dantzaera? Zergatik dantzatzen dute antzuolarrek horrela? Galdera horiei erantzuten saiatuko da Mikel Sarriegi ekainaren 15ean Antzuolan Dantzan Ikasiren barruan antolatutako mintegian. Lehendabizi, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetare...

Nafarroako Dantzen Atlasaren mapa Nafarroako Geoportalean

2024/05/23

Nafarroako Dantzen Atlasaren mapa Nafarroako Geoportalean jarri dute eskuragarri. Webgune hau Foru Komunitateko informazio geografiko eta kartografikoarekin lotutako datu, baliabide, tresna eta ezagutza guztiak eskuratzeko gune nagusia da. Sarbidea "zuen mapak" sailetik egin daiteke. https:/...

Ekainaren 8an 45. Arabako Dantzarien Eguna ospatuko da Eltziegon

2024/05/23

Badator Arabako Dantzarien Biltzarreko datarik garrantzitsuena. Egun honetan, adin guztietako dantzariak elkartuko dira, alaitasunez, emozioz, ospakizunez, festaz eta, nola ez, folklorez beteriko egun batean elkarrekin ospatzeko. Topaketa hau Arabako Errioxako Eltziego herrian izango da, ekainar...

Mikel Sarriegi: "Dantza hizkuntza garrantzitsuagoa da adierazpen koreografikoa baino"

2024/05/23

400 erreferentzia bibliografiko, 170 erregistro bideografiko, 30 herri eta 90 berriemaile; iturri horietatik jasotakoa baliatu du Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantzaren gramatika deskribatzeko , eta Dantzan Ikasi Topaketetan ondorio nagusi batzuk aurreratu ditu, baita hemendik aur...

Ketariatik mundura nanopastorala Arraten

2024/05/22

Mixel Etxekoparrek idatzi eta Etxekopar bera Jean Kristian Galtxetabururekin batera musikari dela eta Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Beñat Larrori kantari, aktore eta dantzari direla Ketariatik mundura nanopastorala eskainiko dute datorren ekainaren 2an Arraten. Zuberoako pastoralen eredura bai...

"25 urte aratusteak Abanton" dokumentala

2024/05/21

🎬🐻Otsailean Euskal Herriko Meatzaritzaren museoan aurkeztu genuen dokumentala, "25 urte aratusteak Abanton" ostegun honetan 21:00etan estreinatuko dugu Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeko Youtube kanalean.🎥😍 ▶️Link: https://youtu.be/m07Y93XI--o?si=LxNdWn35c2wmAjq5 ...

Komunitatea dantzan Euskal Jaian Deportiboaren mendeurrena ospatzeko

2024/05/20

Dantzaren funtzioetako bat herrikideak batu eta dantzaren plazera elkarrekin partekatuz komunitatea jostea dela diote adituek. Eibarko Klub Deportiboaren 100. urteurrena ospatzeko Eibarren inoiz dantzan aritutako guztiei zabaldu genien gonbidapena elkarrekin dantzan aritu eta plazaratzeko. Entsegue...

Harpidetu