Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan-en aldeko babes-taldea Nik ere Dantzan babesten dut

Dokumentuaren akzioak

Nik ere Dantzan babesten dut

2012an dantzan.eus atariak (dantzan.com orduan) ateak itxi behar izan zituen sostengu ekonomiko falta zela eta. 2013an berriz dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak beti ere gutxiegi dira beharrezko baliabideei aurre egiteko, eta zer esan proiektu eta ekimen berrietarako inoiz ez dela iristen. Egoera honen aurrean, inguruan bildu garen babes-taldekook beharrezkotzat jo dugu gure babesa ekonomikoa ere izan dadin urratsa ematea.  

  • Baliagarria eta beharrezkoa zaigula erakusteko.
  • Erakundeei erabiltzaile eta zaleon inplikazioa ikustarazteko.
  • Babesleon lotura eta parte-hartze sentimendua indartzeko.
  • Diru-sarrera zuzenak suposatzen duen bultzada baliatzeko.   

 

Kuotak

Kudeaketa sinplifikatzea aldera, kuota hauek proposatzen ditugu, bakoitzak nahi eta ahal duen neurrian lagundu dezan:       

  • 12,00 €/urte 
  • 50,00 €/urte 
  • 100,00 €/urte 
  • Hortik gora zeuk esan:

 

Gurekin bat baldin bazatoz, egin zaitez babesle. Eta lagundu iezaguzu deialdi hau zabaltzen. Denon artean aurrera aterako dugu. Bete ondorengo formularioa eta e-postaz jasoko duzu babesle izateko gainontzeko datuen eskaera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan-en aldeko babes-taldea

Dantzan-en aldeko babes-taldea

Dantzan-en aldeko babes taldeak sortutako profila da hau, Dantzan / dantzan.eus / dantzan.com-en aldeko ekimenen berri eman eta babesak bideratzen jarraitzeko.

 

 

 

 

 

Dantzan bizi gara. Eta zu?