Dokumentuaren akzioak
Ekainaren 8an 45. Arabako Dantzarien Eguna ospatuko da Eltziegon
Badator Arabako Dantzarien Biltzarreko datarik garrantzitsuena. Egun honetan, adin guztietako dantzariak elkartuko dira, alaitasunez, emozioz, ospakizunez, festaz eta, nola ez, folklorez beteriko egun batean elkarrekin ospatzeko.
Topaketa hau Arabako Errioxako Eltziego herrian izango da, ekainaren 8an, larunbatean, eta honako dantza-talde hauek parte hartuko dute: Gasteiztik Adurtza D.T, Arantzabela Ikastola D.T, Eguzkilore D.T, Jare D.T eta Orbela Alai D.T Dulantzitik Haize D.T. Zigoitiatik Oketa Alai D.T. eta gonbidatu berezi gisa Eltziego herritik Laukale D.T.
Goizean, 12:00etan, aipatutako talde guztiek, Adurtza D.T, Eltziego eta Jare D.Tko musikariekin batera, herriko kalerik esanguratsuenak zeharkatuko dituzte kalejira koloretsu batean. Kalejira kiroldegitik abiatuko da eta Eltziegoko eskola publikoan amaituko da. Kalejira amaitu ondoren, topaketaren ekitaldi nagusiari hasiera emango zaio, Arabako Lurralde Historiko osoko hainbat dantza tradizionalen erakusketarekin.
Behin ekitaldi nagusia amaituta, herri bazkaria egingo da Arabako Dantzarien Egunean parte hartzen duten guztientzako, indarrak berreskuratzeko eta ospakizun-egun honekin jarraitzeko: 18:00etan berbena batekin jarraituko da herriko plazan eta, ondoren, dastaketa eta amaiera gisa, DJ bat.
Aurten 350 dantzari inguruk parte hartuko dute, edozien motatako adineekin. Arabako Dantzarien Biltzarretik, ibilbide luzeko topaketa honetara publiko gisa joateko deia egiten diegu Arabako eta, nola ez, Eltziegoko herritar guztiei. Topaketa hau Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin
eta Eltziegoko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.
Dokumentuaren akzioak