Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
error while rendering plonetheme.bootstrap.dropdownmenu
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Verdiere 02 Iholdi 1965 Bordarrampe: dantza-jauzien urratsak

Bordarrampe dantza-maisuari Iholdin Michel Verdierek grabaturiko urratsak ikus ditzakegu irudiotan Différents pas des SAUTS BASQUES éxécutés à Iholdy par M. BORDARRAMPE izenburupean.

Duela mende erdi Amikuze aldean dantza-jauziak markatzeko zegoen estiloetako bat ikus dezakegu Bordarramperen eskutik, edo hanketatik, hobeto esanda. Izan ere urratsak banaka ageri dira gerritik behera grabatuak eta mozketaren hasieran pausoaren izena irakur dezakagu: pika eta ebats, jo, jo eta hiru, erdizka, eta erdizka eta hiru. Berez azken segida honetan erdizka eta hiru, erdizka eta hiru-eskuin, erdizka lauetan, zeina-ebats-ebats eta Marianak jauziaren zati izan daitezkeen zeina bi aldiz-eskuin eta ezker-erdizka eta hiru-zeina bi aldiz-ezker eta eskuin-erdizka eta hiru ikus ditzakegu.

Gaur egun zote (baita jauzi ere) edo dobla (norantzaren arabera) lau denboratako urratsa izendatzeko hedatuen dagoen forma beharrean, Sagasetaren arabera, jo erabili izan da Arberoa, Iholdi eta Lapurdin, eta phika Zuberoa eta baita Amikuze aldean ere. Bordarrampek jo urratsaren lehen bi denborak kontrapasa txiki batekin betetzen ditu, gero hirugarrena zapaldu eta korta egin aurretik. Urrats bukaerako kortak, hain zuzen ere, atzera ixten ditu Bordarrampek eta deigarria da aurreko puntua airean markatzen duela.

Bideo honetako irudiak Michel Verdierek 1965ean Amikuzen (Bithirina eta Iholdi) grabaturiko sorta bati dagozkio. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Michel Verdiere. Bordarrampe: dantza-jauzien urratsak, Iholdi, 1965.