Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Mendibe: Hergaraiko Inauteriak 2016 makila-dantza

Inauteri berriak plazaratu ditu Hergaraiko Izarrak dantza taldeak 2016ko inaute larunbatean. Maritzuli konpainiarekin zuzendaritzapean, Hergarain luzaroan utzita izan den inauteri eskea berpiztu dute, eta dantzari gazte talde ederra Mendibe eta Behorlegin ibili da, baserriz baserri eta etxez etxe dantzan eta inaute eskean. Mendiben egindako makila-dantza baten irudiak dira honako hauek. Irudiak: Eire Vila. Mendibe, Hergaraiko inauteriak, Hergaraiko Izarrak eta Maritzuli, 2016-02-06.