Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Lorenzo San Juan: Dantza soltea: jota eta porrua 1951-53

Dantza soltearen ezagutzarako grabazio zoragarriak utzi zizkigun Lorenzo San Juan-ek. Zatika argitaratzen joan gara eta honako honekin, guztien artean ederrena den bideo honekin bukatzen dugu sorta. 1951-53 inguruan Bakion grabatu zuen dantza txapelketa honen irudiak altxor bikaina dira dantzazaleontzat. Laupabost bikote ageri dira, baina urrats eta estilo aberastasuna harrigarria da. Ikusteko plazerra, ikasteko bidea, gozatzeko aukera.

Bakioko frontoian San Dolozetan ospatutako txapelketa da. Bost bikote ageri dira guztira. Lehen bikoteko emakumea P. Zabale da eta gizonezkoa berriz Zuzunte bezala ezagutzen zutena. Bigarren bikoteko gizona Jose Mintegi herriko dantzari ezaguna da. Hirugarren bikotean, emakumea berriz ere P. Zabale da, lehenengo bikotean agertzen den berbera. Laugarren eta bosgarren bikoteetan, gizonezkoak aldatzen dira, baina emakume berdinak dantzatzen du biekin.

Bizkaiko kostaldean hainbat erromeria eta dantza filmatu zituen Lorenzo San Juan bakiotarrak 1951 eta 1955 bitartean. Irudi horiek dantzari eta dantzazaleon esku jarri nahi izan ditu bere familiak eta atalka argitaratzen ari dira Dantzan-en. Bakio, Mungia, Lekeitio eta inguruetan festa, eztei eta erromerietan hartutako irudiak dira, soka-dantza edo aurresku, jota eta dantza taldeen emanaldiak erakusten dituztenak. Irudien testuinguruaz Dantzak eta erromeriak Lorenzo San Juanen grabazioetan sarreran bildu dira xehetasunak, eta baita bideo honen argibideak eta identifikazioak eskaini dituztenen izenak ere. 

Lorenzo San Juan, dantza soltea: jota eta porrua, 1951-1953 inguruan.