Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Dantza agenda urtarrila, otsaila, martxoa...

2003/01/20

Hona datozen hilabeteotan izango diren dantza emanaldietako batzuk:

Gehiago irakurri

Dantza saioak eta ikastaroak Donostian

2003/01/17

Gaurko prentsak jasotzen duenez Egiako Gasteszenan egingo den aurtengo dantza egitaraua aurkeztu zuten atzo Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horrekin batera, Biarritz Baletarekin batera zenbait ikastaro antolatu dira.

Gehiago irakurri 1

Dantzaren sustapenerako diru-laguntzak

2003/01/13

Guztira 93.000 Euro banatu ditu Eusko Jaurlaritzak dantzaren sustapenerako. 60.000 Euro dantza lanen ekoizpenerako izan dira, 21.000 Euro koreografia sorkuntzarako eta bira artistikoetarako 12.000 Euro.

Gehiago irakurri

Hasi dira Sohütako maskaradak

2003/01/13

Elurtutako mendi artean eta hezurretaraino sartzen zen hotzarekin abiatu dira Maskaradak gaur Sohütan.

Gehiago irakurri 2

Lucia Lacarra dantzaren gailurrean

2003/01/03

Oihartzun handia izan du Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak eskuratu duen Nijinsky sariak. 2002ko munduko dantzari onenari hautatzen dute Nijinsky sariaren bidez.

Gehiago irakurri 3

Zuberoako Maskaradak abiatzear

2003/01/02

Sohütako gazteek prestatu dituzte 2003ko Maskaradak eta datorren urtarrilaren 12an abiatuko dira Sohütan bertan. Aurtengo nobedadeetako bat ez dela Bralia dantzatuko...

Gehiago irakurri 1

Nafarroako Mutxikoaren Eguna

2003/01/02

Martxoaren 30ean, Izpurako Faustin Bentaberri gela ospatuko da Nafarroako Mutxikoaren Eguna.

Gehiago irakurri

Dantzari ttiki Pauen Maiatzaren 8an

2003/01/02

Dantzari ttiki Pauen Maiatzaren 8an Lagunt eta Maita Paueko taldea laguntzarekin

Gehiago irakurri

Xiberoko dantza eguna Maulen

2003/01/02

Xiberoko dantza eguna antolatu du Mauleko ikastolak otsailaren 9rako.

Gehiago irakurri

Itxartu elkartearen 25. urteurrena

2002/12/10

Abenduaren 9tik 12ra bitartean zenbait hitzaldi antolatu ditu Algortako Itxartu elkarteak. Gaur bertan, Edu Muruamendiaraz-en hitzaldia izango da.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Hala da bai!

2010/06/03

Bai, benetan "perla" da! Bide batez, zorionak egiten ari zareten lanagatik eta eskerrak denon eskura jarritako perla guzti hauengatik! Orain urte batzuk ibili nintzen Kutxa Fototekan dantza argazkiak biltzen, baina garai horretan oraindik eskaneatzeke zeuden eta digitalizatzeko eskatzen zenuen argazki bakoitza ordaindu behar zenez, tonto tontoan dirutza ederra (niretzat hala zen behintzat) ordainduta ekarri nituen hainbat argazki eder. Baina geratu ziren guztiekin asko akordatzen nintzen eta poz handia da azkenean denon eskura, eta dohain, jartzen hasi direla ikustea. Zorionak eta eskerrikasko!

baztandarrak eta kuarentako erregela

2010/04/28

Besteak beste, egunotako bideoen protagonista dugun Jean Michel Guilcherrek ere eman zuen Baztango mutil-dantzen, jauzien eta Gipuzkoako doinu-zaharren artean dauden doinu kidetasunen berri. "baztandarrak" mutil-dantza eta "Kuarentako erregela"ren artean dauden antzekotasunak zehaztu zituen. Baztandarrak-en 7. sekuentzia kuarentako erregelaren 4. sekuentziaren berbera dela dio, eta hortik aurrera tarte luze batean eusten diotela kidetasun horri.

badu graziarik?

2010/04/12

Estereotipoekin jolasten dute, eta ustez zerbait graziosoa da, baina nik ez diot grazia inon topatzen. Neu ote nago mikaztuta?

Kolpe latza

2010/03/02

Kolpe izugarria da. Euskal dantzei buruz gehien zekien lagunetako bat izateaz gain, lankidetzarako eta laguntzeko prest izaten zen beti Bidador. Dolumiñak eta besakarda handi bat familia, lagun eta dantzari-kide guztiei. oier.

hmtl onartzen du!

2010/01/29

Kontxo, ez zait inoiz okurritu erantzunetan hmtl-a erabiltzea. Uste nuen laukitxo hauetan testu hutsa bakarrik jarri zitekeela. Deskubrimendu ona Aritz!
Ea esaldi hau bigarren parrafoan agertzeko modua egiten dudan...
Eta hemen lotura jarriko dut dantzan.com-eko bideoen atalera.

Huts garrantzitsua

2010/01/29

Orain egun batzuk izan genuen ikerketa honen berri Berriaren bidez, interesgarria iruditu zitzaidan eta txosten osoa aztertzeko denbora hartu dut. Pena handia hartu dut ikerketaren emaitza ikusita. Oro har, egungo errealitatea deskribatu du txostenak, baina azken urteotan festak, dantzak eta generoari dagokionez, Gipuzkoako 5-6 herritan izan diren aldaketak ez dituzte detektatu, eta norabide aldaketa eta joera berri baten berri ez dutela jaso iruditzen zait.

Horrelako lan batean aurrera begirako joerak nondik nora doazen detektatzea funtsezkoa iruditzen zait eta hain justu iruditu zait horretan dagoela hutsune handiena. Azken 5 urteotan Gipuzkoako hainbat herritan dantza tradizionaletan genero ikuspuntutik gertatu diren aldaketak gai horren inguruko gogoeta eta jarrera aldaketa nabarmen baten ondorio dira, eta aldaketa horiek eta horien atzean dauden arrazoiak, ez dituzte antzeman, hain zuzen ere horri buruzkoa zen ikerketa lan batean.

denak igandetan

2010/01/14

Kaixo Amaia, normalean igandetan izaten dira maskaradak salbuespen batekin, Maulen larunbatetan egiten baitira. Baina aurtengo maskaraden egutegia ez dago aurreikusita Maulera bisitarik, eta ondorioz, igandetan egingo dira emanaldi guztiak. Hemen duzu egutegia: http://www.dantzan.com/albisteak/zuberoako-maskaradak-2010-egutegia

maskaradak

2010/01/11

Kaixo Aitor, dantzan.com-en bertan duzu informazio hori guztia. Sartu zaituz orri nagusira (dantzan.com) eta ikusiko duzu horri buruzko informazioa. Urtarrilaren 17ko maskaradak Larrainen izango da.

Euskal Kultura?

2009/12/01

Dantzari buruzko gogoeta lan espezifiko batzuk aipatu ditut lehen, baina hausnarketa orokorrago baterako oso mamitsua da adibidez Antton Luku-k ateratako Euskal Kultura? liburua. Oso oso gomendagarria.

katu guztiak ortotsik

2009/11/29

Tradizioari errespetua baino tradizioaren aberastasunarekin entretenimendua da batzuk daukaguna. Hain da mamitsua eta anitza, nahi adina material dagoela ezagutzeko, jolasteko eta gozatzeko. Adibidez, laster ditugu hemen inauteriak eta aro horretan ikusteko dauden tradizio desberdinak, zaharrak eta berriak, gertukoak eta urrutiagokoak, bisitatu eta disfrutatzeko dauden guztietara iritsi ahal izateko bizitza bat baino gehiago beharko genuke. Gainera, behin hasita droga gogorra bihurtzen da eta ezin geratu. Markina, Mundaka edo Gernika, Abaltzizketa, Antzuola, Donostia, Lizartza edo Amezketa, Zalduondo, Egino edo Ilarduia, Beskoitze, Uztaritze, Garazi edo Barkoxe, Altsasu, Zubieta, Ituren, Arizkun, Goizueta edo Unanu, Silio, Laza, Almiruete edo Bielsa,... Ez daude bi berdin. Aniztasuna, kolorea, desberdintasuna, mozorroak, tradizioa eta sorkuntza, musika eta dantza, eta festa, nahi adina edo ahal adina festa. Bilbo Handiak aukera asko ditu, baina kanpora atera eta beste eredu batzuk bizi eta ezagutzeak daukaguna baloratu eta osatzeko aukera ematen du. Mundu hau disfrutatzeko egina dago, eta tradizioak milaka tresna jartzen ditu gure eskura gozatzeko. Sufritzeko, kateatuak sentitzeko eta elkarri mokoka jarduteko baditugu beste kontu batzuk. Animo Gorka! Bilbo Handia zama izan daiteke, baina ea horri buelta eman eta aukera gisa baliatzerik dugun! Ah, ia ahaztu zait, Jentilbaratz aldizkariaren 9. zenbakian daukazu aipatutakoa, baina 11. zenbaki edo 8.ean, eta beste askotan ere aurkituko dituzu irakurgai mamitsuak. Tradizioaz ari dira gehienak eta hor ikusiko duzu nola tradizioa sorkuntza den eta sorkuntza tradizioa (8.ean Quijera-ren kontra-dantzen artikulua adibidez). Dantzariak aldizkarian ere badira hainbat lan interesgarri, eta Txistulari aldizkarian ere, eta liburu zoragarriak ere hainbat dira. Hala ba, ondo segi!!