Orain arteko ekarpenak

Banakako dantza txapelketak

2004/02/22

Azken urteotan aurresku eta doinu zahar txapelketetan parte-hartzaile kopuruak behera egin duela eta, inkesta bat helarazi du dantza taldeetara Irungo Kemen dantza taldeak. Dantzariek horrelako txapelketetan zergatik ez duten parte hartzen jakin nahi dute galdetegiaren lehen zatian, baina bigarren...

Gehiago irakurri

Igandean abiatuko dira 2004ko Maskaradak

2004/02/12

Igandean, otsailaren 15ean, abiatuko dira Maskaradak zuberoan. Aurten bi herriren artean, Iruri eta Zalgize-ren artean, antolatu dituzte, eta Zalgizen bertan izango da lehen emanaldia.

Gehiago irakurri

Aurtzakaren 25. urteurreneko ekitaldiak

2004/02/10

Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak bere 25. urteurreneko ekitaldien berri ematen duen webgunea prestatu du: www.aurtzaka.com

Gehiago irakurri

Jaialdi 2005 Boisen

2004/02/05

AEBtan, Boisen, euskal kulturaren jaialdi handia egiten da bost urtetik behin. Dagoeneko 2005-eko Jaialdi antolatzen hasiak dira Idahon, eta bertan parte hartu nahi duten Euskal Herriko kultura eta kirol taldeek beren proposamenak bidal ditzakete.

Gehiago irakurri

Naziak eta euskal dantza

2004/02/02

"Gipuzkoa 1940" liburuan Alemaniako 3. Reich-ak gerra zibilaren ondoko Gipuzkoan izan zuen eragina erakusten du. Tartean nazien esbastikaren aurrean dantzan ari diren euskal dantzarien argazki kuriosoak.

Gehiago irakurri

Hemen dira 2004ko inauteriak!

2004/01/26

Asteburuan Sunbilla eta Leitza aldean hasi dira dagoeneko inauteriekin. Gaur, urtarrilak 26, Zubietako joaldunak Iturenen izango dira eta bihar Iturengoak izango dira Zubietan.

Gehiago irakurri 1

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2003ko diru laguntzak

2004/01/22

Koreografia sorkuntza, dantza lanen ekoizpena, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 133.460 euro eman ditu diru-laguntzatan Eusko Jaurlaritzak 2003an.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantza ikastaroa UEUn

2004/01/20

UEUko Musika Sailak EUSKAL DANTZA IKASTAROA antolatu du UEUren Ikastetxe Nagusian otsailaren 28tik apirilaren 3ra. Musika-dantzako irakasleak, gorputz heziketako eta euskal dantzak gustuko dituen edozein irakaslerentzat zuzendua dago.

Gehiago irakurri

Iruriko 2004ko Maskaraden datak

2004/01/19

Urtarrilean sartuz gero lagun asko galdezka ari zitzaigun Zuberoako Maskaraden datak jakin nahian. Iparraldeko EDBtik Katik helarazi dizkigu Iruri-Zalgizeko maskaraden datak. Horra:

Gehiago irakurri 2

Euskal dantza txapelketaren jaialdiak

2004/01/19

Abuztuan Luhuson egin zen euskal dantza berrien txapelketara aurkeztu ziren koreografia berriekin bi jaialdi antolatu ditu EDBk: apirilaren 16an Miarritzen eta apirilaren 17an Donibane Garazin.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Anonimoak - Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2007ko deialdia

2007/06/26

Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko [...]

Anonimoak - Bizkaiko Dantzari Eguna 2007 Bilbon

2007/04/18

Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=447

Anonimoak - Mozorrotzeen kronika bat

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere [...]

Anonimoak - Mozorrotzeen kronika bat

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago [...]

Anonimoak - Morris dantzak, jatorria eta metafora

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira [...]

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/20

Bai, Jean Michel Guilcherren liburuan konsultatu eta berehala aurkitu dut. 308. orrian: Barcus, rival de Tardets, s'enorguieillit d'avoir possédé le dernier représentant de la lignée, [...]

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.