Orain arteko ekarpenak
Le Basque, dantza historikoa Errenterian
2005/05/05
Erregelak eta Ensemble Diatessaron taldeen eskutik Le Basque izeneko ikuskizuna eskainiko da datorren maiatzaren 17an Errenterian. Dantza historikoa eta dantza tradizionalaren arteko uztarketa da Le Basque .
Dantzaren Nazioarteko Eguna
2005/04/29
Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Izan ere gaurko egunez, 1727an jaio zen Jean Georges Noverre, dantzaren erreforma bideratu zuen koreografo frantziarra.
Escena dantza jaialdia Nafarroan
2005/04/28
Apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, abiatuko da Antsoain-en Escena dantza jaialdia. Hilabetez, Nafarroako 11 herritan, 9 konpainiek 21 dantza emanaldi eskainiko dituzte.
On Kixote Mantxakoa eta ezpata-dantza
2005/04/25
On Kixote Mantxakoa gora eta behera ari dira egunotan komunikabideak, liburua argitaratu zela 400 urte direla aitzakitan hartuta. Gu ere apuntatu gara modra eta Cervantes-en liburuan datorren dantzari buruzko pasarte bat jasotzea pentsatu dugu.
Emakumeak dantza tradizioetan (II)
2005/04/25
Dantzan posta zerrendan pare bat erantzun ( Iratxe eta Patxi ) izan ditu Emakumeak dantza tradizioetan artikuluak eta artikuluan esandakoak osatzeko beste mezu bat bidali dut nik. Honako hauxe nioen bertan:
Espero dut nire artikuluak ez ziola inori pentsaraziko gai honetarako soluziorik dauk...
Emakumeak dantza tradizioetan
2005/04/21
Hondarribia eta Irungo alardeetako liskarrek tradizioetan emakumeen parte hartzeari buruzko debatea zentralizatu dute azken urteotan. Fokoa norabide bakarrera zuzentzeak beste hainbat gertaera itzalpean ezkutatu ditu. Dantzari-jendea tradizioaren inguruan ari gara bueltaka aspaldiko urteetan eta ta...
Trikitixaren historiarako agiri bilduma
2005/03/29
Trikitixaren inguruko dokumentazio zabala bildu eta sarean jarri du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Tartean, dantzari buruzko hainbat aipamen ageri dira, debekuen garaiari lotuta batez ere.
Hautsi katea!
2005/03/16
Gaur lagun batek Reenvialo porfi izenburua zeraman mezua helarazi dit. Ireki bezain pronto konturatu naiz dagoeneko bide luzea egina zuela mezuak, izan ere, niri iritsi aurretik mezua jaso eta berbidali duten askoren helbideak agertzen baitziren bertan. Segundo gutxi behar izan ditut hoax bat edo i...
Blogak euskal dantzan
2005/03/08
Azken hilabeteotan modako hitza da Interneten bloga. Euskal dantzaren mundura ere hasi dira iristen blogak. Ea asmatzen dugun eskaintzen dituzten aukera berriak baliatzen.
Kultura alorreko jaialdiei Jaurlaritzaren 2004ko diru-laguntzak
2005/02/16
Kultura alorreko jaialdiak antolatzeko 2004an Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratu da. Guztira 1,3 miloi euro (1.359.600 euro zehatz izanda) banatu dira eta horietatik 99.000 euro (% 7,33) izan dira dantzarekin zerikusia zuten jaialdientzat.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2007ko deialdia
2007/06/26
Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko [...]
Anonimoak - Bizkaiko Dantzari Eguna 2007 Bilbon
2007/04/18
Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=447
Anonimoak - Mozorrotzeen kronika bat
2007/02/21
Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere [...]
Anonimoak - Mozorrotzeen kronika bat
2007/02/21
Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago [...]
Anonimoak - Morris dantzak, jatorria eta metafora
2007/01/26
Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira [...]
Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik
2006/11/22
Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!
Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik
2006/11/20
Bai, Jean Michel Guilcherren liburuan konsultatu eta berehala aurkitu dut. 308. orrian: Barcus, rival de Tardets, s'enorguieillit d'avoir possédé le dernier représentant de la lignée, [...]
Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik
2006/11/17
Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.
Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik
2006/11/17
Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.
Anonimoak - Picotchetek eta Üthurryk badute segidarik
2006/11/15
Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.