Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Le Basque, dantza historikoa Errenterian

Dokumentuaren akzioak

Le Basque, dantza historikoa Errenterian

2005/05/05 22:25

Musikaste Errenteriako musika astearen egitarauan iragarri da Le Basque emanaldia.

LE BASQUE. Músicas y danzas en el Siglo de las luces

Hiru zati izango ditu emanaldiak:

  1. Le Basque: Coreografías cortesanas barrocas
  2. Quirón & Axatiña: Ballet para una Zíngara y su Centauro
  3. Bergarako sarauban: Divertimentos galantes
  • Argiak: Carlos Salaberri
  • Jantzi-Diseinua: Peio Otano; Jantzi-Egitea:
  • Eugenia Eguaras, Virtudes Bernabeu
  • Moldaketa musikalak: Ensemble Diatessaron
  • Koreografia eta Koreologia: Peio Otano

ERREGELAK

Dantza Historiko tailerra

1995eko udan sortu zen ERREGELAK Dantza Historiko Tailerra Peio Otanoren zuzendaritzapean. Bizkaiko dantza zahar batetik hartu zuen izenak dantzan ondo egiteko bete beharreko arau eta legeak gogorarazten ditu.

Tailerreko kideak hainbat alorretatik datozenak dira, hala nola, dantza tradizionala, dantza akademikoa, antzerkia eta musika. Nahasketa hau esperientziak trukatzeko baliatzen dute gorputz-lanketan eta dantza teknikan, nahiz interpretazio alderdiari dagokionean ere, eta aberastasun handia ematen dio tailerrari. Besteak beste ekoizpen hauetan parte hartu dute: Dido and Aeneas, H. Purcell (Vaghi Concenti, 1995); Boleo al Descuydo (Ensemble Durendal, 1998); Aldaira Galaia (Euskal Herriko Txistularien Elkartea, 1999); La Princesse de Navarre, J. Ph. Rameau (Pablo Sarasate Orkestra, 2000); Dolce Amoroso Fuoco (Ensemble Durendal, 2002); L’Inamorato (Iruñako Ganbera Korala, 2003).

  • Garbine Solano, dantzaria
  • Eva Narejos, dantzaria
  • Peio Otano, Dantza Maisua

ENSEMBLE DIATESSARON

Antzinako musika tresnak

Ensemble Diatessaron taldearen izenak antzinako musikaren bitarte bereizgarri bat aipatzen du: laudun bitartea. XVI. mendetik XVIII. menderainoko errepertorioan espezializatutako musikariek osatua da, eta jatorrizko musika tresnekin jotzen dute. Diatessaroneko musikariek maiz jotzen dute nazioko nahiz atzerriko erakunde ospetsuekin: Le Concert des Nations, Italiako Orkestra Barrokoa, Ensemble Sagittarius, Madrileko Errege Kapera, Ensemble Durendal, besteak beste. Aipatutakoekin irratirako grabazioak eta diskoak egin ditu eta baita Europako ziklo eta jaialdi ospetsuetan parte hartu ere.

  • Silvia Mondino, biolin barrokoa
  • Juantxo Vega, flautak, txirula
  • Elena Mnez de Murgia, viola da gamba
  • Sebastien Wonner, klabezina
  • Rafael Bonavita, tiorba, kitarra barrokoa
  • David Mayoral, perkusioa

2005eko maiatzaren 17an, asteartea, 20:00etan “Errenteria Kulturgunea”

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.