Dokumentuaren akzioak
Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
Carl Stumpf (eskuinean) eta Georg Schünemann (erdian) Tatar musikariak grabatzen Frankfurt-en, 1915an. Deutsches Rundfunkarchiv – Historisches Archiv der ARD.
I. mundu gerran preso zituzten hango eta hemengo soldaduei kantuak grabatzen aritu ziren zenbait ikertzaile alemaniar. Tartean zenbait euskaldun, eta preso zuberotarrak gogotik erakutsi zuen herri kantari bateko semea zela. Errepertorio ederra kantatu zuen: Prima eijerra, goizian goizik jeikerik, ahaide zahar huntan, zü zira zü, bortian ahüzki, mendian zoinen eder, xarmagarri bat badit, atharratze jauregian, partitzeko tenorea... 39 kanta kantatu zizkien preso zuberotarrak ikertzaile alemaniarrei. Hiru diska argitaratzeko adina!!! 1915-1918 bitartean, zientzialari alemaniarrek gatibu-eremuetan zeuden hango eta hemengo presoei egindako grabazioen artean, 70 kanta inguru euskaraz daude.
© Staatliche Museen zu Berlin, Museum Europäischer Kulturen / Otto Stiehl
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1370504926
http://www.argia.com/argia-[…]h-en-lekukotasun-soinudunak
Izan ere, euskal musika eta dantzaren zaleontzat altxor bikaina ezagutarazi duzu, besteak beste Gernikako arbola kantuaren lehenengo lekukotasun soinuduna. Dantzari dagokionez, 'ostalersa', 'barrikada', 'San Joan zortzikoa', 'monein', edo 'satan-dantza' modukoen 1913ko grabazioak entzun ahal izatea (Trebisch-ek grabatu eta zure ikerketa lanari esker entzun ahal izan ditugunak, dokumentazio zentroetan bada ere) zoragarria da.
Ulertezina da altxor horiek, ondare hori, Gernikako arbolak dion moduan, "Eman da zabalzazu fruitua munduan" egiterik ez izatea. Kulturaren Euskal Kontseiluan aipatuko dut gaia, ea gure kultur agintariek zerbait egiteko biderik ikusten duten, Salamankako paperak bezala, hauek ere gurean, edo gutxienez denon eskura, libre eta publiko, izan beharko lirateke eta.
Eta noski, irrikaz itxarongo dugu honi buruz idatzi duzun artikulua irakurtzeko. Abisatu argitaratzen denean!
Trebitsch-en grabazio musikalak neuk aurkitu nituen, bai, Alemanian, eta ikertu ere egin nituen (http://lapurdum.revues.org/2285), baina ez nuen haiek zabaltzeko lizentziarik lortu.
Gaur egun, oso oker ez banago, Koldo Mitxelena Kulturunean, Eresbil artxiboan eta Soinuenean entzun daitezke. Nire bidez jakin zuten grabazio haien berri, baina lortu beraiek lortu zituzten, grabazioen jabetza dutenei eskatuta.
Baina ez dugu ahaztu behar Trebitsch-ek grabazio musikalak ez ezik, hizkuntzaren grabazioak ere egin zituela (gehienbat ipuinak, pasadizoak eta denetariko istorioak). Aipagarria da, besteak beste, Resurreccion Maria Azkue agertzen dela hizketan grabazio haietako batean.
Trebitsch-ek, bere sorterrira itzulita, artikulu bat idatzi zuen, Euskal Herrian egindako egonaldiaren eta grabazioen berri emateko; hemen duzue euskaraturik (anaia eta biok Trebisch-en artikulu hura aurkitu eta euskaratu eta gaztelaniaratu genuen, ez besterik):
http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=26260
Beste grabazio haiek, musikalak ez direnak, Jose Maria Etxebarriak ekarri zituen Euskal Herrira, 1984an; harrezkero entzuteko moduan dira Bilboko Azkue bibliotekan. Eta Jose Maria Etxebarriak berak ikertu zituen grabazio haiek, sakonki ikertu ere.
Bestalde, hizkuntzaren grabazio haien jabe egin zirenek (Vienako Phonogrammarchiv) 2003an CD bat kaleratu zuten, euskal grabazio haiek biltzen zituena (prezioa: 40 euro).
Aurki (espero) argitaratuko den artikulu horretan aipatzen dut, besteak beste, non diren 1897tik 1917ra bitarteko euskal grabazio guztiak (orain arte aurkitu direnak, noski), dagokionak edo ahal duenak grabazio haiek eskuratu eta euskaldun guztien eskura jar ditzan. Jende ugari ibili da denbora luzez soinu-dokumentu haiek Euskal Herriratzeko ahaleginetan. Hainbat ikerlatzailek izan dute grabaziootara iristea, bai eta, zenbait kasutan, entzutea eta aztertzea ere, baina kasu gehienetan ezin izan dituzte lortu artxiboei zabalkundea emateko beharrezko baimenak. Zergatik ote? Disko horiek gordetzen dituzten agiritegiek eta museoek dituztelako haien egile-eskubideak. Berez zaindari besterik izan behar ez zutenek, legezko trikimailu bat erabiliz, beren burua egile izendatu dute, hots, ondasunaren jabe. Sekula halakorik! Antzinako zenbait euskalduni (kasu askotan, gogoz kontra) eginarazitako grabazioak Euskal Herrian zabaltzeko baimena emateagatik kobratu nahi digute eta bestelako hamaika trabak jarri. Egoera ikusirik, nik uste izan dut Zumosolen lehengusuari deitzeko tenorea iritsi dela, administrazio publikoei, alegia. Herritasun xumeei adarra jo besterik ez digutelako egiten. Horra zergatik ondu dudan ustez laster argitaratuko den artikulua.
Bai, Aritz, inork publikoki sareratzekotan arazo legalak sortuko lirateke, egile-eskubideak beraiek dituztelako, hain zuzen ere, alemanek (unibertsitate bat eta artxibo bat) eta austriarrek (artxibo bat). Azoulayren 1900eko grabazioak eskuratzeko ez omen dago arazorik frantziarren aldetik; eskatzea besterik ez da, antza.
Zerbait argitu dizuedalakoan, har ezazue nire agurrik beroena.
Inaxio
Uste dut presoen grabaketak Baionako Mediatekan ere dituztela. Bertan lan egiten du Maider Bedaxagar-ek eta mahai inguru honetan hitzegin zuen horiei buruz: http://www.xiberokobotza.or[…]toreaz-estabaida-entzuengei
Ondarearen jabe egiteko trikimailuei dagokionez arrazoi osoa duzu. Zenbait museok iparra galdua du fondoen kudeaketan, eta batez ere, jabetza eta eskubideen eremuan.
Animo!