Dokumentuaren akzioak
Kataluniar folklore jaialdi batera zihoala atxilotu dute Puigdemont
Sardinian, L'Alguer-en asteburu honetan ospatuko den Kataluniako folklore jaialdi batera zihoan Carles Puigdemont presidente erbesteratua Italiako poliziak atxilotu duenean. Adifolk, herri-tradizioen sustapenerako elkarteak antolatutako jaialdian Kataluniar folklore erakustaldi handia egingo da; bertan izango dira bastoners edo makila-dantzari taldeak, sardana taldeak, esbart edo dantza taldeak, erraldoiak eta buru-handiak, diableak, eta kataluniar folkloreko hamaika adierazpen. l'Alguerren katalanez hitz egiten da, eta kataluniar kulturarekin harreman luze eta estua du.
Sardana dantzaria
Euskal munduan eta kulturan folklorearekiko gutxiespen eta konplexuak ugariak badira ere, kataluniar kulturan beren folklorea kataluniar identitate eta herriaren ezaugarri garrantzitsua da. Beren folkloreaz harro daude katalanak, ez dute sentitzen folkloreak hizkuntzaren garrantzia gutxiesten duenik, eta folklorea herri moduan egituratu eta aurrera egiten laguntzen duen beste ezaugarri integratzailetzat daukate. Castellersak kataluniar kultura kolaboratiboaren eta integratzailearen sinbolotzat dituzte, eta Ball de bastons izeneko makila-dantzarien taldeek independentismoaren aldeko sarea artikulatzen lagundu dute. Carles Puigdement bera maiz agertzen da sardana dantzatzen hainbat ekitaldi publikotan.
Puigdemont @krls ha sortit a Sant Jaume per ballar una sardana per Sant Jordi pic.twitter.com/siEhqqekpD
— Jordi Font Comas d'Argemir (@jordifontcomas) April 23, 2017
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?
- Aritz Ibañez Lusarreta on Eta orain zer?
- Oier Araolaza on Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian
- Xabier Etxabe on Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian
- Patxi Montero on Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian
- Oier Araolaza on Julietaren titia eta tradizio turistikoen asmazioak 2019/09/23
- Xabier Etxabe on Julietaren titia eta tradizio turistikoen asmazioak 2019/09/23