Dokumentuaren akzioak
Sutan dantzan hil ziren mozorroak
Bal des ardents. Philippe de Mazerollesi esleitutako miniatura. Chroniques de Froissart-en esku-izkributik hartua.
Lau dantzari erre ziren dantzaldi baten erdian, Frantziako Karlos VI.a eta beste bost noblek parte hartzen zuten mozorro-dantzan, mozorroek sua hartu zutenean. Sutan kiskalitako mozorroek eman zioten gerora izena dantzaldiari, Bal de Ardents izenez ezagutzen baita dantza hura. Elisabet Bavariakoa erreginaren laguntzailea zen Fastaveringo Katalina, eta bere hirugarren ezkontza ospatzeko jaia antolatu zuten. Erregea eta beste bost lagun, lihoz eta landaretzaz egindako mozorroak soinean, dantzan hasi ziren. Festa, ordea, hondamendia bihurtu zen. Lau dantzari sutan erre ziren eta hainbat gonbidatuk ere erredurak jasan zituzten. Lehendik kolokan zegoen Karlos VI.aren agintaldiari ez zion batere mesederik egin suteak, egoera larria zen bitartean, gortean arinkerietan sute-arriskuarekin ere jolasten zirela leporatu baitzion jendarteak erregetzari.
Mozorroen dantza
Saint-Pol Hotelean, Paris hego-mendebaldeko erregetzaren egoitzan, ospatu zen festa 1393ko urtarrilaren 28an; erreginaren laguntzailearen hirugarren ezkontza ospatzeko asmoz. Alargunen ezkontzak ziriz eta trufaz erridikulizatzen ziren garai hartan, zintzarrotsak edo xaribariak antolatuz ezkon-berrien kontra, eta susmoa dago festa honetan ere horrelako keinurik izan ote zen, hirugarrenez ezkontzen zen alarguna gezien jomugan jarrita. Gorteko maila goreneko sei zaldunek, tartean Karlos VI errege bera zela, parte hartu zuten mozorro-dantzan.
Lihoz egindako zuntzekin egin eta lihoz estalitako jantziekin eta maskarekin aurpegia estalita atera ziren ikusleengana. Ez zen komeni inork dantzariak ezagutzea, beren estatusarekin bat ez zetozen salto frenetikoak eta oihu lizun eta lotsagabeak egiten baitzituzten. Dantzarien jantziek erraz su hartzeko arriskua zutenez, guztiz debekatu zituzten festan antortxak. Erregearen anaia Luis, Orleanseko dukea, ordea, jaira berandu, mozkorra eta antortxa eskuan zuela agertu zen.
Sutan dantzan
Erregearen anaiak antortxa dantzari baten aurpegira gerturatu zuen, nor zen asmatu nahian. Txinparta bat mozorroaren gainera erori eta su hartu zuen, eta segituan beste dantzariengana zabaldu zen sua. Ospakizuna kaosean lehertu zen: dantzariak sutan alde batetik bestera, ikusleak garrasika eta erregina zerraldo lurrean. Zorabiatu egin zen, berak bai baitzekien mozorroen atzean ezkutatuta dantzan zebilenetako bat bere senarra zela.
Sei dantzarietatik bi bakarrik irten ziren bizirik, horietako bat erregea. Dantzari batek ardo barrika batera egin zuen salto eta Karlos VI. bere hamabost urteko izebak, Boulogneko Juanak salbatu zuen; soinean zeraman soineko luzearen laguntzaz sua itzalita.
Erregearen gainbehera
Festa ezkontza bat ospatzeko antolatu zen, baina bazuen beste helburu bat ere: erregea gobernatzetik kanpo mantendu eta entretenitzea. Izan ere, burua galtzen hasita zegoen eta medikuek gomendatu zuten gobernuko lanetatik urruti mantentzea. Beraz, bera distraitzeko festak antolatzen hasita ziren.
Suteak, Karlos VI.arekiko konfiantza ahuldu zuen, eta zalantzan jarri zuen guztiz bere gobernatzeko gaitasuna. Paristarrentzat gortearen gainbeheraren froga argia izan zen lau dantzari hil ziren festa eta nobleziako kide garrantzitsuenen aurka altxatzen hasi ziren.
Iturriak:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23