Dokumentuaren akzioak
Juan de Esquivel Navarro, zehatz bezain natural dantzatzeko lezioak eman zituen XVII. mendeko dantza-maisua
Juan de Esquivel Navarrok dantzaren eta bere bikaintasunaren inguruan idatzi zuen 1642an Sevillan argitaratu zuen Discursos sobre el arte del danzado y sus excelencias lanean. Penintsulako dantzei buruz inprimatutako idatzi zaharrenetakoa dela irakurri dugu Soledad Sánchez Buenoren blogean. Esquivelek dantza-maisuaren paperaren eta dantza eskolaren apologia egin zuen.
Esquivel-ek bere idatzietan dantzaren papera gizartean eta dantza-maisuaren figura indartu eta edertu nahi izan zituen. Azalpen soziologikoak eta filosofikoak topatuko ditugu liburuan, baita dantzatzeko jarraitu beharreko argibide eta agindu zehatzak ere. Esquivel-ek bultzatutako dantza-eskola, ez zen dantzan ikasteko lekua soilik; kortesia, apainketa, txukuntasuna, ondo hitz egitea, armen erabilera, gramatika, filosofia... ere ikasten ziren. Dantza prestaketa militarrekin lotzen zuen: "Ha auido muy pocos que dancen , que no hayan frequentado las armas; porque como se hallan diligentes y prestos de pies, y con fuerça en las piernas, y tiene los oydos llenos de oyr en la Escuela tratar de la destreza, que es de lo que más se trata, en uiendose con medianos pulsos, uan a aprender: y estos tales se hazen capazes más apriesa, que el que no sabe dançar. Y por esto el dançar y juego de armas los tengo por hermanos, porque ambas cosas en un sujeto se dan mui bien las manos".
Era horretako dantza-maisuaren figura oso ohikoa zen Europa mendebaldeko gorteetan, Esquivel-en gisara, XV, XVI eta XVII. mendeetan hainbat liburu idatzi zituzten dantza-maisu horiek beren dantzatzeko eta dantza irakasteko azalpen eta metodo moduan.
Sevillar dantza-maisuak bere lanean ikasleei erakusten zizkien urratsak eta mugimenduak azaldu zituen. Natural, deskuiduan bezala bezala dantzatu behar dela esaten zuen: "Ha de ir el Cuerpo danzado bien derecho sin artificio, con mucho descuido, del mismo modo que se lleva por la calle, sin enderezarle más de aquello que su natural le da, ni doblarle por mirarse a los pies, ni por otro accidente. Porque la afectación y presunción es cosa con que se desluce todo cuanto se obra bien. Tampoco se ha de ir mirando al techo, sino llevar los ojos serenos mirando al descuido donde le pareciere, dando a entender, que lo que está obrando es al descuido: porque verdaderamente el Danzado es un descuido cuidadoso".
Horrez gain, garai hartako akademia deskribatu zuen eta orduko dantza-maisuen izenak ere jaso zituen. Esquivel-i esker XVII. eta XVIII. mendeetako dantzen ezaugarriak ikus ditzakegu: jauziak, hutsuneak, hautsiak, floretak eta enkajeak, kabriolak, kanpanelak, bueltak, erreberentziak... Urratsen izenei eta mugimenduen deskribapenei erreparatzen badiegu, Iztuetak jaso zuen tradizioaren ahaidetzat jo daiteke.
Garai hartan Felipe IV. zen Espainiako errege. Historialariek diotenez, trakets samarra izan omen zen kontu estrategikoei dagokionez, baina arte eszenikoei zuzendutako espazio fisiko eta sozialak sortzen jakin zuen. Arte eszenikoekiko zuen pasioa zela eta, estilo berriak ere bultzatu zituen, musika eta dantza elementu zentralak dituen zarzuela esaterako. Juan de Almeda izan zuen dantza-maisu erregeak, 1630 aldera Esquivelen irakasle izan zen berbera.
- Jatorrizkoa: Juan de Esquivel Navarro: Discursos sobre el arte del danzado (Espainiako Liburutegi Nazionala)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23