Dokumentuaren akzioak
Zer programa zuen euskal dantza jaialdi batek orain 50 urte?
20 taldetik gora eta garaiko hainbat talde entzutetsu tartean bildu ziren Beasainen: Argia (Donostia), Dindirri (Bilbo), Oldarki (Gasteiz), Oldarra (Biarritz), Oberena (Iruñea), Gaztedi (Bilbo), Udaberri (Tolosa), Txanpa (Ondarroa),... Igandea, 1971ko maiatzaren 30a zen. Loinazko San Martin festak ospatzen ziren. Aurreko astelehenean, 24an, ohiturari jarraituz prozesioa egin zen Loinazko San Martinera, eta jai egitarauak aipatzen ez badu ere ezpata-dantzariak ez ziren urruti izango.
Beasain, 1971: dantza jaialdi baten programa
Asteartean umeen aurreskua iragarri zuen programak, eta jaietako bigarren asteburuan, Ez Dok Amairuk Baga-biga-higa ikuskizuna eskaini zuen Usurbe antzokian eta igandean, maiatzaren 30ean, euskal dantza taldeen jaialdiak hartu zituen Beasaingo kaleak eta plazak. Arratsaldean emanaldi nagusia Loinazko zelaian eskaini zen eta talde bakoitzak eskaini zuen dantzaren berri ere jasotzen du programak. Horra bat orain 50 urteko euskal dantza jaialdi baten programa, dantzen izenak jatorrizkoan dauden moduan idatzita:
- Kezka (Eibar)............................. Kaskarrot
- Erketz (Lasarte)......................... Neska-dantza Jaurrieta
- Amets-bide (Ordizia).................. Esku-dantza
- Argia (Donostia)......................... Soka-dantza
- Oin-Arin (Lazkao)....................... Pello Josepe
- Lantzale (Gasteiz)..................... Neska-Mutilak
- Ondar-beltz (Deba).................... Zortziko
- Udaberri (Tolosa)...................... Danza de Laguardia
- Laguntasuna (Barakaldo).......... S. Miguel de Arretsinaga
- Alkartasuna (Pasai-Donibane)... Uztai-dantza
- M. de Tudela (Tutera)................ Danza de Valcarlos
- Oberena (Iruñea)....................... Danza de Ochagavia
- Beti-bizkor (Igorre)...................... Zinta-dantza
- Goia-berri (Bilbo)........................ Ezpatantza vizcaina
- Oldarra (Biarritz)......................... Mascarada Suletina
- Dindirri (Bilbo)............................ Txakarrankua
- Oldarki (Gasteiz)........................ Arku-dantza
-
Txanpa (Ondarroa)..................... Kaisarranka de Lequeitio
- Umandia (Aiara).......................... Berzijana
- Gaztedi (Bilbo)............................ Makil-dantza
Dantza taldeez gain 160 txistularik osatutako talde erraldoiak parte hartu zuen eta jaialdia bukatzeko ikurrin-dantza egin zuten talde guztiek elkarrekin, eta erromeria ospatu zen Beasaingo kaleetan. Jai programa oparoa hamar egun lehenago hasita zegoen eta, hain zuzen, maiatzaren 20an Goizaldi dantza taldeak eskaini zuen dantza emanaldia San Martin Loinaz eskolaren jolastokian.
Gero eta dokumentazio gehiago dago digitalizatuta sarean, eta oraingoan Beasaingo udalaren webgunean eskura dauden jaietako programak baliatu ditugu garai bateko argazkia, euskal dantza bizi-bizi eta oparo ageri zen garaiaren argazkia eskaintzen digun zundaketa hau egiteko.
Iturria: Beasain. Fiestas 1971 (pdf, 13 Mb)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23