Dokumentuaren akzioak
Goizueta, 1825: "Dantzatu behar dute escuz, eta beste miembroz elcar uquitu bague, gesturic, meneoric, eta indecenciaric batere bague"
Paratzen da gucien notician nola Reinu onetaco legueen artean bederetcigar(ren) legueac orain baño lenago publicatuac esaten duela modu onetan: di(...)roac eta publicoac escesoac, desordenac, eta gure Jaungoico Jauna (...) ofensac, Puebloen escandaloaquin, caustcen diranac danzaquin, ceñetara concurritcen duten elcarrequin junto guizonac, eta emacumeac, especialqui festa egunetan, eta solemnidaderic andienecoetan, ceñetan respetatu, eta veneratu bearlizaquean Magestade Divinoa honra, eta reverencia gueiagorequin, izanic guztiz dificultoso quencea osoro danza genero oiec, dela preciso danza deitecen honestidadearequin, decen(cia)requin, eta modestiarequin, eta fin au logratceco aguincen da ez (dan)zatceco niorere oficio divinoetaco demboran; ez Elicetan, edo toqui (s)agraduetan: ez illundu ezquero: eta ez guizonac, eta emacumeac escuac elkarri emanic pañueloric bague lau errealen penan, eta damboliñac izan dezala lau errealen pena, soñua iotceco instrumentuac galduac, eta egun bateco carcela, eta multa oien erdiac izan deitezela Elizarentzat, eta beste erdiac Justicia eguiten duen Alcatearenzat;
(...)
"Nic eztut emengo plazaco danza publicoetan iderotcen indecenciaric bat besteric, eta eztut utci bear esateco, advertitu baguez, Jaungoicoac castiga eznazan. Bada soñu genero bat guizonac, eta emacumeac mundazaren acaballan burcoca ibilcen dirana, auda bein escuñecoa, e(ta) guero ezquerrecoa solbardaquin iotcen dutena, au da indecenci andi(...) bat, ecin sufrideiteque: bada indecencia au, eta beste onelacoac embara(za)cen ditu providencia berri onec. Itz guchitan legue oni, eta providenc(ia) berri oni cumplimentu emateco eztute guizonac, eta emacumeac elcarrequin junto danzatu bear oficio Divinoetaco demboran, ez Elicetan, eta toqui sagraduetan, ez illundu ezquero, eta danzatu bear dute escuz, eta beste miembroz elcar uquitu bague, gesturic, meneoric, eta indecenciariq batere bague modestiarequin, honestidadearequin, eta garvitasun andian.
1825eko Goizuetako ordenantzak
TREBIÑO, Imanol. Administrazio zibileko testu historikoak, Oñati: Herri ardularitzaren Euskal Erakundea, 2001. 290. orr.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23