Dokumentuaren akzioak
Hernaniar Bikaina izendatu dute Carlos Sanchiz dantza-maisua
Hernaniko Xalaparta elkarteak 'Hernaniar Bikaina' izendatu du Carlos Sanchiz Sarriegi (Hernani, 1946). Hamaika omen dira Sanchiz omentzeko arrazoiak, baina batez ere dantzaren eta futbolaren bueltan herrian egindako lana nabarmendu nahi izan dute.
Familiatik datorkio Sanchizi dantzarako zaletasuna. Aiton-amonak oso dantzazaleak omen ziren eta bere ama ere, Maritxu Sarriegi, dantzaria zen; dantza-solteko txapelketa askotan nabarmendua. Soltean etxean ikasi zuen, baina aurreskua Damian Otamendi dantza-maisuak erakutsi zion. 5-13 urte bitartean bera izan zuen irakasle.
Lehenengo aldiz dantzara plazara Hernaniko haurren aurreskuan atera zen, 5 urte zituela. Oso gaztetatik dantza txapelketetan parte hartzen hasi zen, baita txapelak eskuratu ere. 27 urte zituela jende aurrean dantzatzea utzi zuen, baina txapelketak ez zituen alde batera utzi, urteetan aritu da epaile lanetan Euskal Herriko hainbat dantza txapelketatan.
Otamendiren erreleboa
Damian Otamendi 1965 hil zen eta orduan Carlos Sanchizi eskaini zioten Hernaniko haurren aurreskurako umeak prestatzeko ardura. Gipuzkoako dantzak ikertzen ari den Mikel Sarriegin esanetan Otamendiren dantzaera oso oinarrizkoa zeln, haurrek errazago ikasteko modukoa ziurrenik. Sanchizek lekukoa hartu zuenean Carlosek dantza batzuk aldatu edo “egokitu” zituen, agurra esaterako.
Hala ere gorde zituen Otamendiren garaitik etorriko zenbait egitura koreografiko; joan den mende hasierara eramaten gaituztenak. Baita beste osagai mordoxka bat aurreko bi mendeetako dantza-soken bereizgarri zirenak eta gaur egun tradizio bizian galdutzat jo ditzakegunak (simetriaren arauaren erabilera esate baterako).
Etena aurreskuan
1965etik 2018ra aritu da dantza-maisu lanetan eta 4.000 haurri erakutsiko ziola aurreskua dantzatzen kalkulatzen du. Duela bi urte Udalari jakinarazi zion ezingo zuela lan horrekin jarraitu, ebakuntza bat medio. Momentuan, ordea, ez dio inork lekukoari eutsi eta aurreko urtean ez zen dantzatu.
Hain zuzen Hernaniko haurren aurreskuaren kasua aipatu zuen Mikel Sarriegik "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldietan. Gipuzkoako dantzen molde zaharrean, baina dantzakeran, bai transmisioa ereduan luzaz aritu ondoren, desagertzeko zorian dagoen ondare baten inguruan ohartarazi zuen Sarriegik, eta Carlos Sanchizek bere ibilbidea bukatzearekin batera gerta daitekeen galera azpimarratu zuen.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23