Dokumentuaren akzioak
Soka-dantzaren erdian iraindu eta jipoitu zuten Batxi Landa
Batxi Landa Tretatxu-k (1716-1761) emakume bat esku-dantzara atera zuen, haren senideak irainduta sentitu eta dantzaren erdian jipoitu eta iraindu zuten gizona.
Kontua da, urte batzuk lehenago, 1744an, emakume horrekin, Maria Antonia Tellaetxerekin, ohean harrapatu zutela Tretatxu. Maria Antonia, Tellaetxe familia noblekoa zen, alarguna. Tretatxu, berriz, bidelapur ezkondua. Inolako epaiketarik egin gabe, Tretatxu lau urterako Erregearen Armadan zerbitzatzera bidali zuten Afrikara.
Armadatik etxera itzultzean, bere emaztea haurdun topatu zuen. Garai hartan, izugarrizko umiliazioa zen hori gizon batentzat. Tellaetxetar batek utzi zuela haurdun uste da.
Herrira itzuli eta bi urtera, 1750eko Santiago egunean, beste umiliazio bat jasan zuen Batxi Landak. Laukarizko erromerian, Antonio Tellaetxeren arreba atera zuen soka-dantzara eskutik helduta. Hori ikustean, Antonio Tellaetxe berriro irainduta sentitu zen, sei urte lehenago arrebarekin oheratzen zena berriz ere "kortejatzen" ikusi behar izan zuen, jendaurrean gainera.
"el citado Juan Bautista de Landa, que se allava vailando en el vaile vizcaino y tenia agarrada ha una ermana carnal de dicho Telleche como es costumbre, que no aze memoria si se llama Maria, y sin mas que esto es prorrumpio en altas vozes que dicho Landa era un pícaro ladron, pidiendo favor a la Justicia"
Tellaetxe Mungiako alkatea zen, bere kargua baliatu zuen gorrotoari aterabidea emateko. Dantzaren erdian, Landa lapurra zela deiadarka hasi eta atxilotzeko agindu zuen. Arrazoirik gabe, alkate jaunak erromeriako dantza geldiarazi, dantzarietako bati garrasika "lapurra!" esan, atxilotzeko agindu, jo, lotu eta Mungiara eraman zuten.
"causó al declarante gran escandalo y a los demas que se allavan en dicho vaile por ser persona el menzionado Landa no acostumbrado a lo que le ymputavan, llevándole maniatado a la carzel, dándole de golpes en su cuerpo"
Informazioa: Tretatxu lapurren gobernadorea. XVIII. mendeko bandolero gaizkile eta heroia. Hektor Ortega. Txertoa, 2018.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23