Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Dantza Coliseoan: Elirale: Xihiko

Dokumentuaren akzioak

Dantza Coliseoan: Elirale: Xihiko

Dantza Coliseoan: Elirale: Xihiko

Argazkia: Isabelle Miquelestorena

2017ko maiatzak 6, larunbata, 17:00an Coliseo Antzokian. Sarrera: 5 €

Behor gazte bat Xihiko mendian dabil. Leku horretako biztanleak presentzia bitxi batzuk dira. Gaizkileak izanen ote dira, edo ongileak? Animaleari presentzia horiek Xihiko mendiaren sekretua azalduko al diote? sekretu hori normalki mutil gazteei bakarrik azaldua zaielarik… Koregrafiak jauzien sistemaren baitan ibiltzeko manera ugaria deklinatzen du, hau itzal lan batez azpimarratua denean. Arkaitz Miner biolin jolea eta Jokin Irungarai perkusiojoleak hiru dantzari interpreteak lagunduko dituzte, azken hauek haien ahotsaz kantatu eta instrumentoak jokodituztelarik.

Elirale: Xihiko

  • 2017ko maiatzaren 6an, larunbata, 17:00an
  • Eibar, Coliseo Antzokia
  • Sarrera 5€

Xihiko mendia edo le Mont Chico gailur bat da Pirinioetako dantzarien irudimen kolektiboan sortua. Mutxiko hitzaren deribatua da, eta mutxiko hitzak gizon ez ezkondua erran nahi du euskaraz. Beste batzuk erranen dute musika hitzaren eratorpen bat dela... Bizkitartean, Jauzi bat da ongi ezagutua zeren oraindik erabat "bizirik" dago eta dantzatua da gure Euskal Herrian bainan baita ere Pirinioetako mendi katearen herrietan. Mutxikoak deitu diogu Euskal Herrian eta Mochico Okzitandarrez.

Emanaldi hau ikerketa proiektu batean sartzen da, Elirale eta LagunArte konpainiek batera eraman dutena. Mutxikoak XIV. mendeko Braleen europar fondotik datoz eta mendeak zeharkatuz guregana iritsi dira. Mutxikoen gaiaren inguruan egindako ikerketa/gogoetak sistema horren berdinamizatzea ahalbidetu du, dimentsio kalitatibo bat berreskuratuz. Dinamika hunek Xihiko obraren idazkerak koreografiko eta musikala bultzatu ditu, musika sinatzen dutelarik Arkaitz Miner eta Jokin Irungaray musikariek.

Xihikon, Jauzien sistema koregrafikoaren emika atxiki dugu : Sistemaren giltza den Pikatu famatuaren puntuazioarekin gorputz-pisuaren alternantzia sortzen du dantzariak. Perkusio-elementuak biltzen du puntudun ibilera hau eta perkusioak dantzariari bere bizkar-hezurra itzultzen dio. Sistemak generatzen dituen sintaxiaren ahalmen guziekin jostatu gira : Jauzien Dantzaren Historia zeharkatu dugu kalitate desberdinekin. Bidaia hau Eus- kal-Herritik pasatzen da Xiberotik bereziki, bainan Ossau arhanetik ere, Jauzi era « tradizionalen » Lionel Dubertrand-en aholkuekin guk sortutako Larretarrak izenekoarekin, baita bukaeran esentzia garaikidea duen Mutxiko bat sortuz.

  • Interpreteak : Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Johañe Etchebest, Jokin Irungaray eta Arkaitz Miner
  • Koregrafia : Pantxika Telleria
  • Laguntzaile koregrafikoak : Célia Thomas eta Lionel Dubertrand
  • Feldenkraïs TM teknikan laguntzailea : Laura Beurdeley
  • Musika sorkuntza: Arkaitz Miner
  • Argi sorkuntza : Javi Ulla
  • Soinu teknikaria: Patrick Fisher
  • Eszenografia eta jauntziak : Maialen Maritxalar
  • Akzesorioak : Annie Onchalo
  • Ekoizpena : Marion Morin

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com