Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan izan gara Kezkako dantzariak

Dokumentuaren akzioak

Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan izan gara Kezkako dantzariak

Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan izan gara Kezkako dantzariak

San Martin ezpata-dantza, Biarritz, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

Azaroaren 11n, San Martin egunez, Biarritzeko ezpata-dantzan parte hartzeko aukera eskaini digu Maritzuli konpainiak, bai ezpata txikiak dantzatzen dituzten bakalari bezala, bai ezpata luzeekin taldean eta baita dantzari txiki arku-dantzari taldean ere.

2018-11-11_Biarritz_SanMartin-ezpata-dantza_IZ_0447.jpg
San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

Guztira Kezkako 21 dantzarik parte hartu dute, 6 dantzari helduk eta dantza eskolako 16 dantzari gaztetxok. Bertan, Biarritz bertakoez gain Baiona, Donibane Lohizune, Hendaia, Bidart, Angelu eta Leioako dantzariekin batera San Martin ezpata-dantza Biarritzeko kale eta plaza ederretan eskaintzeko aukera izan dugu.

2018-11-11_Biarritz_SanMartin-ezpata-dantza_IZ_9925.jpg
San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

Biarritz ezpata-dantza 2018 Kezka taldea
Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan parte hartu duten Kezka dantza taldeko dantzariak. Biarritz, 2018-11-11. Argazkia: Arkaitz Pascuas.

Asteburua Biarritzen

Iazko Eibarko Dantzari Egunean Biarritzeko arku-dantza eskaini zuen dantzari gaztetxoen talde batek, eta bide horri jarraitu zaio ikasturte berrian, Biarritzeko kaleetan dantzatzeraino. Aurreko asteetan Biarritzeko Maritzuli konpainiako dantza-maisuak, Claude Iruretagoiena, Jon Olazkuaga eta Jon Iruretagoiena Eibarren izan dira hainbat aldiz prestaketa lanetan eta entseguetan. Larunbatean iritsi zen dantzari eibartarren espedizioa Biarritzera, eta entsegu eta erropak probaketak egin ziren larunbat arratsaldean. Bertan lo egin eta igandean goizean goiz ekin zitzaion Gare du Midin, Malandain Ballet Biarritzen egoitzan, janzte eta prestaketei.

Biarritz ezpata-dantza 2018 Kezka taldea jantzi gabe
Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan parte hartu duten Kezka dantza taldeko dantzariak. Biarritz, 2018-11-11.
2018-11-11_Biarritz_SanMartin-ezpata-dantza_IZ_9799.jpg
San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

Ondoren, Biarritzko hainbat plaza, kale eta ingurune ederretan eskaini zuten Biarritzeko San Martin ezpata-dantza eta arku-dantza iparraldeko eta hegoaldeko dantzariek. Kofradiako kutxa, bandera, ezpata-luzez osatutako 24 ezpata-dantzarien taldea gidariak zuzenduta, zortzi azkendari ezpata txikiekin, hamasei arku-dantzari beren kapitainarekin eta Martin hartza bera, Kutx txistulariaren esanetara jardundako txistulari taldearekin osatutako segizioak San Martin ezpata-dantzaren segizio ikusgarriarekin harritu zituen Biarritzeko kaleetan ziren herritarrak.

2018-11-11_Biarritz_SanMartin-ezpata-dantza_IZ_9934.jpg
San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

 

2018-11-11_Biarritz_SanMartin-ezpata-dantza_IZ_0213.jpg
San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

2018-11-11_Biarritz_SanMartin-ezpata-dantza_IZ_9889.jpg
San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

Kezkako dantzari gazteak eta helduak

Kezkako dantzari gazteen taldea honakoek osatu dute: Manex Cordoba, Alaitz Sanz, Lorea Sarasketa, Arrate Delgado, Ekain Araolaza, Ekhi Martinez, Eki Muruamendiaraz, Xabat Telleria, Noah Palacios, Paule Ibarrola, Enara Gabiola, Izaro Bernedo, Male Ortueta, Udazken Salaberria, Manex Gisasola eta Ekhi Azpilikueta. Arku-dantzariak izan dra hamasei dantzari gazteak, Ekhi Martinez kapitain lanetan aritu delarik. Amaia Visus eta Leire Andikoetxea izan dira arku-dantzari gazteen irakasleak, Maritzuliko dantza-maisuen esanetara.

Biarritz ezpata-dantza 2018 Kezka taldea arku-dantzariak jantzita
Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan parte hartu duten Kezka dantza taldeko arku-dantzariak. Biarritz, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

Dantzari helduak berriz honakoak izan dira: Leire Andikoetxea, Amaia Visus, Amaia Rodriguez, Ainhoa Larrañaga, Miren Hazas eta Oier Araolaza. Arku-dantzarien buruzagi aritu da Leire Andikoetxea, ezpata luzeen taldean aritu da Ainhoa Larrañga, eta ezpata txikiekin, azkendari lanetan aritu dira Amaia Visus, Amaia Rodriguez, Miren Hazas eta Oier Araolaza. 

Biarritz ezpata-dantza 2018 Kezka taldea ezpata-dantzariak
Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan parte hartu duten Kezka dantza taldeko ezpata-dantzariak. Biarritz, 2018-11-11. Argazkia: Arkaitz Pascuas.

San Martin ezpata-dantzaren kofradia

Maritzuliko Jon eta Claude Iruretagoiena Arrateko dantzarien kofradiako kide dira 2011. urtetik, eta 2018 honetan, Kezkako dantzariak pasa dira Biarritzeko San Martin ezpata-dantzarien kofradiako kide izatera. Biarriztarrak frontoian, bazkari goxoaren ondoren egindako kofradiaren ekitaldian, Biarritzeko ezpata baten eta arku baten oroigarria eskaini zitzaien Kezkako dantzariei, kofradiako kidetzari sarrera emanez. 

2018-11-11_Biarritz_SanMartin-ezpata-dantza_IZ_0336.jpg
San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA
2018-11-11_Biarritz_SanMartin-ezpata-dantza_IZ_0365.jpg
San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

2018-11-11_Biarritz_SanMartin-ezpata-dantza_IZ_9802.jpg
San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

2018-11-11_Biarritz_SanMartin-ezpata-dantza_IZ_0310.jpg
San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

 

2018-11-11_Biarritz_SanMartin-ezpata-dantza_IZ_9804.jpg
San Martin ezpata-dantza Biarritzen, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

Mila esker Maritzuli konpainiari eta SAn Martin ezpata-dantzaren kofradiako kideei gonbidapen, festa-eder eta harreragatik, eta gora San Martin ezpata-dantza!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com