Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haurrak, haurrak... Neurohezkuntza: nola ikasten du garunak?

Dokumentuaren akzioak

Neurohezkuntza: nola ikasten du garunak?

2025/01/24 12:44

ITURRIA: Hik Hasi

[...] Kortxete artekoak neronek gehitutakoak dira

Garunari esker ikasten dugu. Hezkuntzan, ordea, organo nahiko ezezaguna da eta [dantza-] irakasleok, orokorrean, bere funtzionamenduari buruzko jakintza eskasa dugu.

Hori hobeto ezagutzeak garrantzi handia du. Leslie Hart neurohezkuntzan adituaren hitzetan: “Garuna ulertu gabe esperientzia pedagogiko bat diseinatzea, esku bat konprenitu gabe eskularru bat diseinatzea bezala da”.

Azken urteetan jaiotako diziplina berria dugu neurohezkuntza. Ez da metodo bat, hezkuntzarekiko begirada berri bat baizik, pedagogiako eta psikologiako jakintzei garunaren funtzionamenduari buruzkoak batzen dizkiona. Diziplinarteko ikuspegia du, beraz, eta helburu nagusia zientzian oinarritutako kultura bat sortzea da, erabaki bat hartzeko garaian ikerketetan eta ebidentzia enpirikoetan oinarrituz.

Egun, teknologien aurrerakuntzei esker, organo honi buruzko gero eta jakintza gehiago lortzen ari gara, eta [dantza-] irakasleok arintasun nahikoa izan behar dugu garunarekiko interesa adierazteko eta jakintza berriak geureganatzeko, horrela gure lana hobeto egiteko.

 

[GALDERAK:]

  • Nola funtzionatzen du arretak, memoriak eta motibazioak (haurrengan eta helduengan)?
  • Nola susta ditzakegu? Nola sortu baldintza egokiak?
  • Irakasle bezala, zeintzuk dira jardunbide egokiak eta desegokiak?
  • Zer faktorek errazten / oztopatzen dute ikasketa?

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Haurrak, haurrak...

Haurrak, haurrak...

Haurrekin euskal-dantzaren bidea eraldatzearen alde.

Pedagogiaren iturritik jasotako ekarpen eta argumentazio teorikoak bilduko ditut hemen.

Eman diezagutela argia, eta hausnarketa eragin...

Arduraduna: Patxi Montero