Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Euskara Dantzan Dantza, generoa eta euskara gurutzatzen direnean

Dokumentuaren akzioak

Dantza, generoa eta euskara gurutzatzen direnean

2024/11/14 07:00
Dantza, generoa eta euskara gurutzatzen direnean

Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Neskak dantzan dabiltza eta mutilak futbolean; dantzan euskaraz egiten da eta futbolean gaztelera nagusitzen da. Dantzak ez du prestigiorik, futbolak bai.

Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek 2016an argitaratu zuten Euskalgintza eta feminismoa artikulua irakurtzean ohartu gara nola hizkuntzaren eta generoaren arteko gurutzaketan dantza ere txertatu duten. Euskararen hautua, gizonezko izan edo emakumezko izan, desberdina dela ikusten hasiak direla diote eta hautu horretan generoarekin lotutako desberdinkeria eta desorekak eragina dutela hizkuntzan, baita ingurune sozio-linguistikoak eta prestigio eta pribilegioen banaketak ere. Horrela, dantza jarri dute adibidetzat:

(...) Hirugarren kasuak dio haur eta nerabezaroan, neskek aisia euskaldunetan gehiago hartzen dutela parte, euskal dantzetan, nabarmena da Hegoaldean bederen, eta horrekin esan liteke nesken euskararen erabilera gehiago sendotzen dela. Mutilak kirol zaleago dira, futbol zaleago bereziki, eta mundu hori, bai gazteen aisia mailan eta bai goi mailako kirol eta ikuskizun eta negozio gisa, euskaratik urrun dago oso.
Beraz, esan dezakegu, neskak-dantza-euskara hirukoa lotuta dagoela, eta mutilak-futbola-gaztelera ere bai? Bada bi joera horien artean ere azpimarragarria den ñabardura bat: neskek sozialki prestigiorik ez duen ekimen bat egiten dute (dantza), agian euretaz espero dena edo antizipatzen zaiena ez delako prestigiodunak izan behar dutela, eta, mutilek, aitzitik, praktika prestigiotsuena aukeratzen dute edo aukerarazten zaie. ( Bat: Soziolinguistika aldizkaria, Euskalgintza eta feminismoa, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel, 18. orria)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.