Orain arteko ekarpenak
2014/05/14
Ataitze Itsasuko (Lapurdi) dantzarien multxoa da. Lapurdi barnealde eta Baxenabarre hurbileko dantzak ditu oroz gainetik begiratzen eta lantzen, bai eta Euskal Herriko bertze zonbeit ere.
2014/05/14
Cambrils herrian ezagutzen dugun ball de bastons edo makila-dantzen aurreneko albistea 1907ko Kontzepzio jaietakoa da. Hain zuzen, Cambrilsen bizi ziren Montblanc aldeko bastoners (makil-dantzari) batzuek dantzatu omen zuten.
2014/05/14
Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Hasiera-hasieratik txistulari eta dantzariek osatu dute Kezka, eta taldearen 56 urteko ibilbidean eskutik aritu izan dira.
2014/05/14
Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta orduz geroztik Iruñeko ospakizun nagusietan parte hartzen du. Izan ere, horixe baitu bere xede nagusia, Iruñeko dantza-ekitaldiak sendotu eta bultzatzea.
2014/05/14
Ttunttuneroak, danbolinteroak dantzari begira jotzen izango ditugu Ezpalak 2014 jaialdian. Maiatzaren 14an Iruñean eta 25ean Eibarren Gloucestshire, Muelas del Pan, Cambrils, Itsasu eta Berrizko danbolinteroak eta dantzariak izango ditugu. Hona hemen egitaraua:
2013/11/26
Iruñean bezperan ikusitakoek, berriz ere aurtengo fricaseé doinuetatik abiatutako hango eta hemengo dantza sorta ederrari eman zioten bide Eibarren. Dantzak bakarrik ez, eguraldia ere berekin ekarri zuten dantzariek Iruñetik, eta giro paregabeak lagundu gintuen igandez ere.
2013/11/26
Sorgin-dantzak eta enbor bereko ezpalak genituen aurtengo Ezpalak jaialdiaren gaia eta sorginez bete zen Iruñea, jaialdiaren larunbateko ekitaldian. Agian, haien sorginkeriari esker ateri mantendu zen arratsaldea, goiz bustiaren ondotik, eta behintzat aroaren kexurik ez genuen izan.
2013/05/16
Europako txoko askotan bada aire bat bikotean danzatu eta jokatzen dena, esku-jokoekin hasi eta muxuekin, besarkadekin, ukabilkadekin zein tiroekin bukatzen dena. Fricassee izenarekin ezagutzen da Frantzian, oxdans Norvegian, Ball de Sant Ferriol Kataluinian... Euskal Herrian Oriako sorgin-dantzan ageri zaigu aire eta joko hori, baina baita Aretxabaletako txino-dantzan ere eta Zuberoako kerestuen jokoan ere. Horiek guztiak bilduko dira aurtengo Ezpalak jaialdian, maiatzaren 25ean Iruñean eta 26an Eibarren.
2013/05/16
Iruñea. Maiatzak 25, larunbata
17.30ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.
18.00etan Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia Burgoen Plazan:
• Duguna dantza taldea (Iruñea, Nafarroa) • Ttakun Kultur Elkartea (Lasarte-Oria) • Byttomfoten folkedansgruppe ...