Dokumentuaren akzioak
Ezpalak 2013. Iruñeko emanaldiaren kronika
Alde zaharreko karriketatik egindako kalejiraren ostean, jaialdiari hasiera eman genion 18:00etan ttanko. Etxekoek, Duguna dantza taldekoek ekin zioten dantzari lehenik, bi dantzekin: Orbaizetako joko-dantza eta Biarnoko Fricassé-a.
Jaialdi osoa doinu bera txistukatuz pasa genuen, ez ordea Orbaizetako dantzan, nahiz bikoteen arteko jokoak aurtengo jaialdiaren filosofiarekin bat egiten zuen bete-betean. Jean Michel Guilcher-ek bere " La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français" liburuan aipatutako xehetasunei jarraikiz, montatu genuen Biarnoko Fricassé irringarria ere!
Nonbaiten Sorgin-dantza famaturik bada, Lasarte-Orian da (Antzuola eta Bergarakoen baimenaz), eta Oriako Ttakun euskara elkarteko lagunak izan genituen ondotik, kapela koniko gorriak goiti eta beheiti astintzen, muxuka eta zirrika.
Gipuzkoatik Norbegiara. Oslotik Byttomfotten folkedansgruppe heldu zitzaigun, haien Oxdans eta enparauekin. Zinez harrigarri eta aberasgarria izan zen 2.500 kilometro ingurura dauden bi herriren arteko doinu eta dantza antzekotasunak zuzenean ikustea. Hori izanen al zen garai bateko globalizazioa?
Fricassé doinuak eta horretan oinarritutako bikote dantzek osatzen duten enborraren beste adar bat ikusteko aukera izan genuen ondotik. Kataluniatik heldu zitzaizkigun Callús-eko Bastoners-ak. Dantza mimaturik ez, baina Ball de San Ferriol (Katalunian Fricassé doinuari ematen dioten izena) doinuaz lagunduta makil-dantza ikusgarria eskaini ziguten.
Fricassé doinu hori Euskal Herrian ez dugu Sorgin-dantza gisako dantzetan soilik topatzen. Xiberotik heldu zitzaizkigun Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiek (XIIO) eman zuten Kerestuen dantza, horren lekuko. Maskaradetako Kerestuen ofizio osoa eman zuten, eta zamaltzaina zikiratu aurretik erakutsi ziguten nagusiak eta bere mutilak haien dantza barregarria.
Euskal Herrian oraindik, Aretxabaletatik heldu zitzaizkigun Loramendi dantza taldeko lagunak eta haien Txino-dantza. Aretxabaletan urte bakoitzeko kintoek dantzatzen dute dantza hau, Sorgin-dantzarekin antzekotasun handia duena. Oraindik ere buruan hiltzaturik dugu haien txin, txin, txin, txin mahatsa heldu gabe dago...
Okzitaniatik, Toulouse ondoko L'Union herritik heldu zitzaigun azken taldea: Le Quadrille Occitan. Haien errepertorioko beste zenbait dantzekin batera La Fricassé ere eskaini ziguten, eta dantza misteriotsu honendako argitasun pixka bat eskaini, izan ere fricasseio hitzak "haserraldia" esan nahi baitu okzitanieraz eta horrek azaltzen du neurri batean dantza honen izpiritua (haserraldia eta bakea ondotik).
Horrenbestez, bukatu zen Iruñeko jardunaldia, igandeko Eibarko emanaldiaren zain!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ezpalak jaialdia
Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.
Orain arteko Ezpalak
2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak
Jasotako azken erantzunak
- Ezpalak jaialdia on Ezpalak 2017ko Afitxa 2017/05/09
- Ion Lizarazu on Ezpalak 2017ko Afitxa 2017/05/09
- Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia 2014/06/02
- Patxi Montero on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia 2014/06/02
-
axeri on Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
axeri2009/05/06
-
Urki on Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
Urki2009/05/06
-
on Jo makilak, dantzatu oinak!
-
Kezka - Duguna on Egitaraua
Kezka - Duguna2007/05/10
-
matx on Egitaraua
matx2007/05/10