Orain arteko ekarpenak
2008/05/07
Frantzia (Toulouse), Kanariak (Chimiche), Galizia (Betanzos), Errioxa (San Asensio), Nafarroa (Iruñea, Monteagudo), Bizkaia (Lanestosa) eta Gipuzkoako (Añorga, Oñati, Eibar) dantza taldeek parte hartuko dut Ezpalak 2008 jaialdian. Hamabi talde eta hamaika arku-dantza desberdin, baina elkarren ar...
2008/05/06
Gorpuzti egunaren ondoko igandean ospatzen da Oñatin Corpus Christi jaia. XVI. mendean dagoeneko dantzariek Oñatiko Gorpuzti eguneko ospakizunetan parte hartzen zutela erakusten duten agiriak aurkitu dituzte ikertzaileek. Oñatz dantzari taldeko zortzi dantzarik eta buruzagi edo maixuak osatzen d...
2008/05/06
Toulouseko Le Poutou taldea 1956. urtean sortu zen, eta Frantziaren hego-ekialdeko Languedoc eta inguruko eskualdeetako dantzak eta jantziak erakusten dizkigute.
Gure jaialdian egingo dituzten arku-dantzak (les treilles arkuak dira) jatorriz Bako jainko paganoari eskainitakoak omen dira, a...
2008/05/06
Marinelen dantza hau antzina mareanteen gremioak antolatzen zuen agerraldi ludiko-erlijiosoa da, eta dantzari XVI. mendera arte segi omen dakioke arrastoa, nahiz eta XV. gizaldikoak izan daitezkeen erreferentziak ere badiren. Gremioaren zaindaria San Migel da. Dantza hau, Betanzoseko erriberako biz...
2008/05/06
XVI. mendetik XVIII. mendera arteko bidaia proposatzen digute San Lorentzoko dantzariek. Ezpata-dantzak, makila-dantzak eta arku-dantzak tradizioari arretaz erreparatu eta berreskuratu dituzte. Dultzaina eta metalezko musika-tresnen laguntzaz zortzi dantzari eta Bobo arituko dira. Musika-doinuak er...
2008/05/06
Bizkaiko Lanestosa herrian, abuztuaren 5ean, Elurretako Andra Mariaren omenez egiten dute arku loretsuen dantza ikusgarri hau. Ez da ezagutzen zein izan daitekeen Lanestoasako arku-dantzaren jatorria. Ezagutzen diren lehen datuek erakusten dute dagoeneko XVII. Mendean dantzatzen zela, eta gutxienez...
2008/05/06
Gizonezkoek soilik osatzen duten taldea da honakoa eta eskualdean hala osatutako bakarra da.
San Asensio inguruan dantza tradizioa oso luzea dela aipatzen da eta dantza tradizioak XVI. mendetik gaur arte iraun duela dioten dokumentuak jaso dituzte. Beraz, belaunaldiz belaunaldi mantendutako dantzak ...
2008/05/06
Monteagudoko dantzarien taldea 1987an eratu zuten. Herriko bertako dantzak egiteaz gain, batez ere Nafarroako eta orohar Euskal Herri osoko dantzak ere ematen dituzte haien emanaldietan.
Arku-dantza eta zenbait makila-dantza
1988. urtean berreskuratu zuten Monteagudoko Paloteadoa, hainbat hemar...
2008/05/06
Justo del Rio izan zen Burgosko talde honen sortzailea eta hala jarri zioten izena taldeari, 1968. urtean. Burgosko dantzak herrialdean bertan eta mugetatik kanpo erakusteko sortu zuten taldea eta hala ari dira lanean. Urte guzti horietan 50 dantza inguru bildu, ikasi eta dantzatzen dituzte. Herriko...
2008/05/06
Danza de Varas dantza Las Vegas herrian sortua bada ere, bere jatorriaz baieztapen handirik ezin da egin. Belaunaldi zaharren bitartez heldutako informazioak ordea zera dio: jatorria Tarragonan eta Katalunian duela eta, garai bateko lurjabe batek erakutsitako dantza dela.
Jatorria ezezaguna badu e...