San Lorentzoko dantzariak

2008/05/06

XVI. mendetik XVIII. mendera arteko bidaia proposatzen digute San Lorentzoko dantzariek. Ezpata-dantzak, makila-dantzak eta arku-dantzak tradizioari arretaz erreparatu eta berreskuratu dituzte. Dultzaina eta metalezko musika-tresnen laguntzaz zortzi dantzari eta Bobo arituko dira. Musika-doinuak ere XIX. mendera artekoak dira.

<br><br>Iruña dantza taldearen inguruan sortutako taldea da San Lorentzoko dantzariena, 1997. urtean Iruña dantza taldeak 25 urte bete zituenekoa. Gaur egun, talde ezberdinetako dantzariek osatzen dute San Lorentzokoen taldea.

<br><br><img src="http://farm3.static.flickr.com/2304/2470421401_fa8e279565.jpg?v=0" alt="" width="500" height="333">