Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

'Azken dantza maisua' dokumentala grabatzen ari dira

2022/02/25

Orain urtebete zendu zen Xabier Sarriegi Pasatxo  (1958-2021) dantza-maisu goierritarraren figura dago Mikel Alvarez Sarriegiren zuzendaritzapean grabatzen ari diren Azken dantza maisua dokumentalaren abiapuntuan. Tokian-tokiko dantzen transmisioaz arduratu diren dantza maisuen ereduaren bukaera...

Gehiago irakurri

Hilean behin erromeriak Durangoko Ezkurdia plazan

2022/02/17

Euskal dantza bultzatu eta jendeak dantzarako gunea izateko hilean behin erromeriak antolatzen hasi da Durangoko Udala. Pasa den larunbatean, otsailak 12, izan da lehen saioa Aiko taldearekin. Hilean behin erromeria izango da Ezkurdia plazako kioskoaren inguruan. Data batzuk zehaztu dituzte eta ...

Gehiago irakurri

Inauteriak 2022 oinarrizko egutegia

2022/02/15

Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten denak egingo di...

Gehiago irakurri

Otsailaren 11tik martxoaren 1era Hartzaro Festibala Uztaritzen

2022/02/10

Uztaritzeko inauteriak asteburu honetan hasiko dira otsailaren 11tik martxoaren 1era iraungo duen Hartzaro festibalarekin. Dantza, musika, jan-edan eta beste hainbat ekintzarekin egingo diote ongi etorria Uztaritzen udaberriari. Tradiziozko ohitura eta egungo festa molde berriak batuta herritar guz...

Gehiago irakurri

Aramendia dantzari-gozogileek aro gozoena itxi dute

2022/02/10

Zangozako Aramendia gozotegiak ateak itxi ditu 124 urtez gozogintzan jardun ondoren. Aramandiatarrek dantzarekiko duten pasioa kontuan hartuta, dantzarik ez da falta izan halako egun seinalatuan. Izan ere, Juan Pedro Aramendia eta Ana Landa, eta Iker eta Argia Aramendia seme-alabak Aramendia gozote...

Gehiago irakurri

Inauteri berrien zomorroaldia

2022/02/09

Gutxienez bi inauteri estreinatuko dira aurtengoan ; Añorgan libertimendua prestatzen ari dira eta Elgetan koko-batzea . Aurten inoiz baino arrazoi gehiagorekin, badirudi izurritea uxatzeko moduetako bat izan daitekeela zomorroak edo kokoak kalera irtetea. Harremanak guztiz mugatu diren ...

Gehiago irakurri

Dantzariak zirtzilen plazak hartzera datoz, badatoz libertimenduak

2022/02/02

Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza, antzerkia eta bertsoa dira i...

Gehiago irakurri

Pedro Urtxegi, Meakako dantzari nekaezina hil da

2022/01/31

Pedro edo Peio Urtxegi Ruiz (Irun, 1937-2022) Irungo Meaka auzoko dantzaria zendu da 84 urterekin urtarrilaren 29an. Kemen eta Meaka dantza taldeen sortzaileetakoa eta Meakaren zuzendaria luzaz, Irungo Euskal Jiraren zuzendari izana, inauterietako puska biltzeetan, han eta hemengo erromerietan eta ...

Gehiago irakurri

Badatoz kaskarotak eskean eta dantzan!

2022/01/31

Inauteri garaiarekin batera Lapurdiko herrietan kaskaroten festak hastear dira; momentuz, Uztaritze, Beskoitze eta Donibane Lohizuneko kaskaroten irtenaldien berri eman digute. Otsaileko eta martxoko zenbait asteburutan han eta hemen ibiliko dira etxez etxe eta kalez kale eskean eta dantzan. Kas...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza plazaratu du Mutxiko elkarteak Hendaiako 2022ko Bixintxoetan

2022/01/27

Urtarrilaren 23an, igandez, ezpata-dantza plazaratu du estrainekoz Hendaian Mutxiko elkarteak Bixintxo festak direla eta. Covidaren eraginez azken orduko hutsak izan arren, ezpata-dantza plazaratu du Mutxiko elkarteak.  Ezpata-dantza Bixintxo festetan, Mutxiko elkartea, Hendaia, 2022-01-...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Zarautz: Dantza soltea 1952

2015/11/20

Eskerrik asko Xabier emandako informazioagatik.

Dantzan on Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak

2015/10/19

Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer arazo izan daitekeen. Ordenagailuarekin begiratu duzu ala tablet/mugikorrarekin?

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/29

Eskerrikasko Aurtzaka!

Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.

Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.

Ondo ibili!

Dantzan on Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28

Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!

Dantzan on Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Eskerrikasko Etor! Alberto López Echevarrieta-ren "Ballets Olaeta" liburuan begiratu dugu eta ikusi dugu Olaeta balletak Estatu Batuetan ibili zirela biran 1967an. Londresko aipamenik ez dugu aurkitu. Ea bat edo beste konfirmatzeko modua egiten dugun.

Dantzan on Dantzabiz: Dantza Eskolara 2014 - Jauzika

2015/03/09

Eskerrik asko Arkaitz emandako informazio guztiagatik.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/02/10

Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/20

Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.

Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19

Eskerrik asko Iker.

Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/06

Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com