Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badatoz kaskarotak eskean eta dantzan!

Dokumentuaren akzioak

Badatoz kaskarotak eskean eta dantzan!

2022/01/31 07:35
Badatoz kaskarotak eskean eta dantzan!

Kaskarotak, Beskoitze, 2012-02-19. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Inauteri garaiarekin batera Lapurdiko herrietan kaskaroten festak hastear dira; momentuz, Uztaritze, Beskoitze eta Donibane Lohizuneko kaskaroten irtenaldien berri eman digute. Otsaileko eta martxoko zenbait asteburutan han eta hemen ibiliko dira etxez etxe eta kalez kale eskean eta dantzan.

Kaskarotak 2022

Otsailak 5, larunbata

  • Ezpeletako kaskarotak. Marine bordako bidea.

Otsailak 6, igandea

  • Begiraleak taldeko kaskarotak Donibane Lohizunen goizez.
  • Ezpeletako kaskarotak. Olagaineko bidea.

Otsailak 12, larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak Baionan ostatuz ostatu.
  • Ezpeletako kaskarotak. Basaburu.

Otsailak 13, igandea

  • Ezpeletako kaskarotak. Alzureneko bidea, Kamadroen bordako bidea, Apeztegiko bidea, Gaztainbideko bidea.

Otsailak 19, larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak Arruntza auzoan.
  • Itsasuko kaskarotak etxez etxe.

Otsailak 20, igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak Heraitze auzoan.
  • Itsasuko kaskarotak etxez etxe.

Otsailak 27, igandea

  • Kaskarotan Uztaritzen.
  • Beskoitzeko plazan kaskarotak goizez.
  • Itsasuko kaskarotak etxez etxe.

Martxoak 1, asteartea

  • Uztaritzeko inauteria.Zirtzilak, animalia, Zanpantzar

Martxoak 5, larunbata

  • Begiraleak taldeko kaskarotak Donibane Lohizunen arratsaldez.
  • Itsasuko kaskarotak etxez etxe.

 

Kaskarotak
Kaskarotak, Beskoitze, 2019-02-16. Argazkia: Jokin Artola - Dantzan CC-BY-SA

Kaskarotak, herritar alai eta dantzariak

Kaskarotak dira Lapurdiko inauterietako tradizio polit eta garrantzitsuenetakoa Thierry Truffauten iritziz. Egun neska-mutil koadrila ateratzen da festara, baina garai batean kintoak izaten zirela dio. Igarotze errituetan kokatzen du jai hori Truffautek; kaskarotek ume izatea utzi eta gizon izateko pausoa egiten baitzuten. Orduan, ia herri guztietan zeuden kaskarot taldeak, baita auzoetan ere. Asko, hiri handiagoetara joan ohi ziren eskera. Orain ere, Uztaritzeko kaskarotak Baionara joan ohi dira, eta ostatuz ostatu ibiltzen dira dantzan.

Kaskarotak, Azkaine, 1920.
Kaskarotak, Azkaine, 1920.

Hainbat hipotesi daude kaskaroten jatorriari buruz. Horietako batek dio XVII. mendean Espainiatik eta Portugaldik bidali eta Lapurdiko kostaldean kokatu ziren herritarrak zirela kaskarotak; tartean, moriskoak, buhameak eta agotak izan zitezkeen. Ziburu eta Donibane Lohizune inguruetako etxe hutsetan jarri ziren bizitzen eta arrantzari lotutako lanetan aritzen ziren.

Kaskarotak, 1945.
Kaskarotak, 1945. Irudia: Thierry Truffaut-en artxiboa.

Alaiak eta dantzariak omen ziren oso eta festetako inauteri taldeetako segizioak irekitzen ibiltzen ziren dantzan; zuriz jantzita eta zintzarri eta koloretako xingola eta lorez apainduta. Hala jaso du Joseba Aurkenerenak Lapurdiko kaskaroten inguruan idatzi ditu zenbait artikulutan. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko gazteen segizioetan horrelako aitzindariak ikusi izan dira eskean edota festa giroan ibiltzen ziren taldeetan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.