Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteriak 2022 oinarrizko egutegia

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak 2022 oinarrizko egutegia

2022/02/15 08:50
Inauteriak 2022 oinarrizko egutegia

Arizkungo sagar-dantzariak, Arizkun, 2020-02-25. Argazkia: Maite Eizagirre - Dantzan CC-BY-SA

Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten denak egingo direnik.

Urtarrilean hasi dira ospatzen inauteri goiztiarrenak; maskaradak Zuberoan, kaskarotak Lapurdin,  joaldunak etamozorroak Malerrekan eta Libertimenduak han eta hemen. Azken asteetan ere han eta emen izan da festarik, eta aurten, gutxienez, bi inauteri berri sortu dira. Data nagusiak, berriz, otsaileko azken egunetan izango dira. Oraindik, ordea, Covid-19a dela eta ez da ziurra festa guztiak ohiko moduan ospatzea.

2022ko inauteri data nagusiak

  • Otsailaren 24a, Ostegun Gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu
  • Otsailaren 25a, Ostirala, Ostiral Mehea edo Meharra, Aratoste Barixakua...
  • Otsailaren 26a, Larunbata, Inaute larunbata, Zapatu Erregularra edo Zaldunita Bezpera
  • Otsailaren 27a, Igandea, Inaute igandea, Zaldunita...
  • Otsailaren 28a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita...
  • Martxoaren 1a, Inaute asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...

 

Inauteriak 2022 egutegia

*(k): konfirmatuta; (bb): bertan behera

Otsailak 18, ostirala

  • Igantzi: puska biltzea (konfirmatuta)

Otsailak 19, larunbata

Otsailak 20, igandea

Otsailak 24, ostegun gizena

Otsailak 25, ostiral mehea

  • Agurain: Porreteroa eta Sorgina
  • Segura: Hartzaren esnaera
  • Eibar: Kaldereroak
  • Gasteiz: Kimuak

Otsailak 26, Inaute larunbata

  • Bakaiku: Kamarroak
  • Cintruenigo: Zarramuskeroak
  • Hernani: Azeri-dantza
  • Donostia: Jardinzayen konpartsa
  • Agoitz: Kaskaboboak eta Maskaritak
  • Irun: puska biltzea

Otsailak 27, inaute igandea edo Zaldunita

  • Bera: Inude eta artzaiak (k)
  • Abaltzisketa: Txantxoak (k)
  • Zalduondo: Markitos
  • Gernika: Marrauen soka-dantza
  • Antzuola: Sorgin-dantza
  • Donostia: Jardinzayen konpartsa
  • Irun: puska biltzea
  • Unanu: Mamuxarro gazteak

Otsailak 28, inaute astelehena

  • Goizueta: Puska biltzea baserrietan (k)
  • Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean (k)
  • Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak (bertan behera)
  • Bera: Zingar-arraultze eskea
  • Burlata: Martingala

Martxoak 1, inaute asteartea

Martxoak 5, larunbata

Martxoak 12, larunbata

Martxoak 13, igandea

 

 

***

 

Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzutan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...) eta berezi aurten, pandemia dela eta, zenbait herritan azken unera arte zain egongo dira inauteriak ospatu edo ez erabakitzeko. Beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.