Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzariak zirtzilen plazak hartzera datoz, badatoz libertimenduak

Dokumentuaren akzioak

Dantzariak zirtzilen plazak hartzera datoz, badatoz libertimenduak

2022/02/02 08:00
Dantzariak zirtzilen plazak hartzera datoz, badatoz libertimenduak

Amikuzeko libertimendua, Donapaleu, 2018-02-25. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza, antzerkia eta bertsoa dira inauteri hauetako ezinbesteko osagaiak. Dantzari dotore, garbi eta mutuek pixkanaka zirtzil ilun, zikin eta kritikoen lekua hartuko dute  eta bertsolariek narratuko dute plazan gertatzen dena.

Libertimendua Nafarroa Behereko hainbat herritako inauterietan egiten den artedrama da. XX. mendeko zenbait garaitan ohiturak indarra galdu bazuen ere azken urteetan indarra hartzen ari dira. 2005etik ari dira plazaratzen Libertimendua Donibane Garazin (NB), segidan etorri ziren Amikuzekoa (NB) eta Bankakoa (NB), eta urtetik urtera herri gehiagotan ospatzen dira. Nafarroa Beheran ez ezik, euren ereduari jarraituta 2019an Iruinkokoa (N) kaleratu zuten Iruñean eta aurten Añorgan (G) ere ari dira prestatzen lehengo aldiz.

Garaziko libertimendua bertan behera uztea erabaki dute, zirtziletan parte hartzekoa zen Leire Iribarne musikaria zendu baita pasa den astean. Otsailaren 27an egitea zegoen aurreikusita.

Libertimenduak 2022

Otsailak 6, igandea

  • Baigurako libertimendua. 10:00etan desfilea eta 10:30ean Libertimendua Bidarraiko plazan. Eguraldi txarra bada Makean.

Otsailak 13, igandea

  • Amikuzeko libertimendua. 10:00etan karrikan itzulia, 11:00etan libertimendua Donapaleuko plazan.

Otsailak 26, larunbata

  • Añorgako libertimendua. 10:00etan abiatuko dira barrikadak eta 13:00ak bueltan emanaldia Harrobiaren plazan.

Otsailak 27, igandea

  • Iruinkokoa (Iruñea). 9:30ean hasiko da inauteria eta emanaldia 12:30tan Santa Ana Plazan.

Martxoak 5, larunbata

  • Baigorriko libertimendua. 10:30ean kabalkada eta emanaldia 11:00etan.

Martxoak 12, larunbata

  • Hazparneko libertimendua

Martxoak 13, igandea

  • Oztibarreko libertimendua

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.