Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hilean behin erromeriak Durangoko Ezkurdia plazan

Dokumentuaren akzioak

Hilean behin erromeriak Durangoko Ezkurdia plazan

2022/02/17 07:45
Hilean behin erromeriak Durangoko Ezkurdia plazan

Erromeria Aiko taldearekin Durangoko Ezkurdia plazan, 2022-02-12. Argazkia: Aiko

Euskal dantza bultzatu eta jendeak dantzarako gunea izateko hilean behin erromeriak antolatzen hasi da Durangoko Udala. Pasa den larunbatean, otsailak 12, izan da lehen saioa Aiko taldearekin.

Hilean behin erromeria izango da Ezkurdia plazako kioskoaren inguruan. Data batzuk zehaztu dituzte eta beste batzuk oraindik lotu gabe daude, hainbat ospakizunen edo programen barruan aurreikusten dira. Oraindik ez dute erabaki hil bakoitzean ze erromeria taldek parte hartuko duen.

Dantza zaletasuna bultzatu nahi da herrian eta horretarako espazioa Ezkurdia plaza izango da; duela gutxi berritu dute kioskoa eta garai bateko dantza espazioa berreskuratzea da asmoa. Eguraldi txarra egiten duen egunetan, berriz, Andra Mariko elizpean izango dira dantzaldiak.

Antolatzaileek azaldu digute lehen saioa arrakastatsua izan dela benetan, jende pila bat elkartu zela eta eguraldi eta giro ederrak bat egin zutela; pandemia garai hauen ondoren igartzen dela jendea dantzarako gogoz dagoela.

Egutegia

  • Otsailak 12
  • Martxoak 12
  • Apirilak 9
  • Maiatzak 7
  • Ekainean: "Euskal Jaiak" programaren barruan
  • Uztailak 9
  • Irailak 10
  • Urrian: San Fausto Jaien programaren barruan
  • Azaroak 12
  • Abendua: Gabonetako programaren barruan

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.