Dokumentuaren akzioak
Ezpata-dantza plazaratu du Mutxiko elkarteak Hendaiako 2022ko Bixintxoetan
Urtarrilaren 23an, igandez, ezpata-dantza plazaratu du estrainekoz Hendaian Mutxiko elkarteak Bixintxo festak direla eta. Covidaren eraginez azken orduko hutsak izan arren, ezpata-dantza plazaratu du Mutxiko elkarteak.
San Bixintxo elizaren atarian antolatu da Mutxiko elkartearen ezpata-dantza taldea goizeko 10:00etako mezaren aurretik sarrerako agurra eskaintzeko txistulariek lagunduta.
Meza nagusian, aldarean ezpata-dantza dantzatu eta ganbaradun arkuak egin dira eliza-atarian.
XVI. mendekoa da San Bixintxo eliza, eta Lapurdiko beste zenbait elizatan ikus daitekeen barneko zurezko galeriak ditu. Elizetan lagun gehiago sartu ahal izateko XVII. eta XVIII. mendeetan erabilitako eraikuntza-mota da, monumentu izendapena duena gaur egun. Bi lerrotan antolatuta sartu dira ezpata-dantzariak eliza barrura.
Mezetatik irteeran zubia osatuta ezpata-dantza kalean ikusteko aukera izan da.
Hogei ezpata-dantzariak lau lerrotan antolatuta aritu dira, ezpata-dantzariak zuriz jantzita, gerriko eta bularra gurutzatzen dien banda gorriekin eta zapi zuria buruan dutela.
Hona hemen ezpata-dantzan parte hartu duten dantzari eta musikarien izenak. Dantzariak: Asier Gorriti, Susana Lopez, Delia Lopez, Myriam Tel, Xabier Charritton, Josune Ausin, Mirari Maiz, Maider Ibarbia, Peio Etxeberri, Alfredo Navarlaz, Felix Gonzalez, Xabier Gorriti, Martine Oronoz, Beatriz Orlowski, Jeanine Carpentey, Patricia Sorondo, Karyne Pedemay, Uxue Arlegi, Angeline Etcheverry, Mirari Dambolenea eta Frederique Fournet. Musikariak: Joxe Aranburu, Mattin Girard, Kepa Sein, Michel Manterola eta Iñaki Aranburu.
1996an sortu zen Hendaian Mutxiko elkartea izeneko euskal dantzari eta musikari taldea. Lehen aldiz ezpata-dantza Bixintxo festetan egin du 2022 urtean. Hona hemen Hendaiako 2022ko Bixintxoetako ezpata-dantzaren bideo-laburpena Mutxiko elkarteak berak sareratu duena.
Dokumentuaren akzioak