Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Herratuek ordezkatu dituzte buhameak

2023/01/20

Aurtengo maskaradetan bada berrikuntza bat, buhameei izena aldatu baitiete; aurten herratuak dira. Askatasun gehiagorekin aritzeko asmoz egin dute aldaketa Junes Bedaxagar Herratu Jaunak azaldu digunez: "Gure artean hautua egin dugu kanbiatzeko nahi baikenuen ami ñ i bat jokoa kanbiatu eta ask...

Gehiago irakurri

Urte berriarekin batera kaskarotak martxan

2023/01/09

Urtea hastearekin batera hasi dira kaskarotak dantzan eta eskean. Goiztiarrenak Beskoitzekoak izan ditugu aurten, pasa den larunbatean, urtarrilaren 7an, egin baitute lehen ateraldia. Urtarrileko eta otsaileko asteburutan Lapurdiko hainbat herritako gazteak puska-biltzen, dantzan eta kantuan ibilik...

Gehiago irakurri 1

2022 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak

2022/12/30

365 egun dantzan bizi ditugu; ezin imajinatu ere egin bizitza dantzarik gabe. Urratsez urrats heldu diogu 2022. urteko egun bakoitzari eta pausoka aldatu ditugu urtarriletik abendura arteko egutegiaren orriak. Inauterietako eta Zuberoako maskaradetako egutegiek eta Manexaren gidak ez dute h...

Gehiago irakurri

Olentzero, Fito eta euskal dantzari bat Margo Cilker-en bideoklipean

2022/12/27

Margo Cilker kantari estatubatuarra da, Oregonekoa zehazki, baina Euskal Herrian izan zen ikasten orain urte batzuk eta hain arrasto sakona utzi zion egonaldiak euskal erreferentziak ageri direla bere lanean. The River kantaren bideoklipean Olentzero, Fitoren diska bat, frontoi bat eta euskal dantz...

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Patxi eta konpania

Itsasu, Ondoria
2024/04/30 19:00

Dantza profesionalen prekarietatea egiaztatu du ADDEk

2022/12/20

Profesionalen egoera prekarioa azpimarragarria da, elkarrizketatuen ia erdiak (% 46,4) dantzaren sektoreko jardueratik 10.000 euro baino gutxiago eskuratzen baititu, aldizkakotasun handiarekin gainera. Kulturaren Euskal Behatokiaren laguntzarekin ADDE k egindako inkestaren emaitzak ezagutzera ema...

Gehiago irakurri

Ortzadar Argentinan: "Harrigarria da nola mantentzen dituzten dantza taldeak"

2022/12/16

Argentinako Nafar Etxeetan ibili dira Ortzadar Folklore Elkarteko kideak. Lur hartu bezain pronto hartu digu telefonoa Mikel Lasartek, etxerako bidea kostakoa izan zaie, "azken bi egunak aireportuan edo airean pasa ditugu". Berrogei dantzarik eta musikarik osatutako taldea izan da azken bi asteet...

Gehiago irakurri 1

Ertza: Moor Krad

Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
2024/04/27 20:00

Negua argituz soka-dantzan

2022/12/15

Neguko soka-dantza plazaratuko dute Bardozen abenduaren 16an. Olentzeroren etorrera rako soka-dantza prestatu dute Bardozeko Lagunekin, Irisarriko Denentzat, Baionako Dantz’Ari eta Angeluko Angeluarrak dantza talde ek. 19:00 inguruan kantuan hasiko dute ...

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

2022/12/07

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako 13 herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen eta azken saioak etxean izango dir...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/22

Kaixo Leire, EAEko dekretuetan ikuskizuneri dagokionez ez dira profesional eta ez profesionalak bereizten. Hauek dira abenduaren 10ek dekretuak jasotako neurriak ikuskizunak egiteko:

2) Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).

3) Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukiera baimenduarekin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu (bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikusentzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. Artista-taldeei dagokienez, interpreteen arteko interakzioa baimenduta egongo da ikuskizunak irauten duen bitartean.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/13

Nekane Arriaga: Muxiko dantza irakaslea naizenez, eskertzen da hartutako neurria.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/12

Eskerrik asko Patxi. Bai, lehen orduan ez zegoen argitaratuta eta atzoko informazioarekin moldatu behar izan gara baina goiz erdian argitaratu da dekretua eta neurriak argiago daude orain.

Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte

2020/12/11

Aitortu behar dugu pena handiz irakurri dugula esaldi hau Jemima Canon txostenean: "Lehenik esan behar dugu Euskadin ez dagoela dantzan espezializatutako hedabiderik." Beraz, gu, dantzan.eus, ez gara existitzen?

Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen

2020/11/06

Marcel Bedaxagar: Marcellin Héguiaphalek kontatü zeitan istoria, xiberoko dantza zinez ontsa ezagützen bai eta hain ejerki dantzatzen düan berezilari baten ganik. La cantinière des mascarades souletines a remplacé une maquerelle au XIX°. Par un grand spécialiste (et danseur) des danses de Soule.

Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/28

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak esan du egoerak horrela eskatuta eta arduraz jokatu nahirik, Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dituela. Bi hitzorduak ordu berdinean mantenduko dira eta streaming bidez zabalduko dituzte edonorentzat ikusgai EHTEren sare sozialetan.

Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/22

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik adierazi digute goizeko hitzaldia Aikok grabatuko duela eta aurrerago beraien plataforman eta sare sozialetan argitaratzeko asmoa dutela. Arratsaldeko mahai ingurua, berriz, Trikitixa Elkarteak grabatuko du artxiboan jasotzeko, ez da argitaratuko.

Dantzan on Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/21

Aitor Gorostiza: Oraindik ez dugu zehazki identifikatu Barakaldoko zein tokitan egiten duten dantza bideoan, baina Barakaldo dela, ziur: txistularia, Luis Torre, eta pasarte txiki batean, banangoaren eta makil dantzaren artean, Barakaldoko orduko alkatea ikusten da, Jose Maria Llaneza, ondoan Retuerto auzoko apaiza duela, aita Angel Castro. Aurreskuarena Gerardo Goiriena barakaldarra dela esan digute. Bestalde, Enkarterri deritzan dantzakera egiten dute dantzariek, ikusten denez.

Dantzan on Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/19

Mila esker aitor informazioagatik.

Dantzan on Dantza kinka larrian jarri du pandemiak

2020/09/29

Eskerrik asko zuen erantzunengatik! Zuen egoerak jaso eta plazaratu dituzuen gogoetetan oinarrituta "Dantzarako protokoloa" izenburua duen sarrera osatu dugu:
https://dantzan.eus/albisteak/dantzarako-protokoloa
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com