Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Karlos Irujo: "Dantza nola aldatzen den ikusteko behatokia sortu genuen"

2019/10/28

Ortzadar elkarteko kidea eta Nafarroako Dantza Atlaseko zuzendaria den Karlos Irujok Nafarroako Dantzen Atlasa aurkeztu digu  "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldian. Irujok uste du ondarea eta dantzaren arteko harreman horretan, adierazpen esanguratsuenen artean kokatu behar direla da...

Gehiago irakurri

Terexa Lekunberri: "Inbentario fitxek dantzari buruzko jakinduria hazten dute"

2019/10/24

Euskal Kultur Erakundea aurrera eramaten ari den Kultur Ondare Immaterialaren babeserako inbentarioa aurkeztu du Terexa Lekunberrik  "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldi an. Lekunberri eta Thierry Truffaut Beasainen izan dira azken urteetan ari diren inbe...

Gehiago irakurri

Isabel Hernando: "Dantzariek egiten duten horren gaineko eskubideen jabe izatea garrantzitsua da"

2019/10/23

Ondare legeriaren eta horren aplikazioak dakartzan zalantza eta gora beheren ezagutza elkarbanatu du Isabel Hernandok urriaren 12an Beasainen  "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldira bertaratu direnekin. EHUko zuzenbide zibileko irakaslea eta Revista sobre patrimonio cultural aldizkariare...

Gehiago irakurri

Imanol Agote: "Ondare immaterialaren babesa eta garapena jende komunitateen esku dago"

2019/10/21

Eusko Legebiltzarrak aurtengo maiatzean onartu duen Euskal Kultur Ondarearen lege berriaren inguruan aritu da Imanol Agote "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldian. Jaurlaritzako Ondare Saileko aholkulariak lege berriak zertan eragin dezakeen azaldu eta ekar ditzaken alde onen eta txarre...

Gehiago irakurri

Alicia Alonso, balletaren izar handienetakoa itzali da

2019/10/18

Kubako balletaren ikurra eta XX. mendeko ballet izar distiratsuenetakoa izan den Alicia Alonso dantzaria hil da 98 urterekin Habanako ospitalean . Kubako Ballet Nazionalaren sortzaile eta figura nagusia izan da Alonso. Kubako balletaren ardatz eta bertako dantzarien eredu izan da bere estilo pr...

Gehiago irakurri

Dantza eta antzerki garaikideko ikuskizunak Bilbon urriaren 17tik 27ra

2019/10/16

Tokiko zein atzerriko hogeita bat konpainia izango dira Bilboko antzeztokietan urriaren 17tik 27ra.  BAD , Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia prest da hogeita bigarrenez. Aukera zabala jaso da aurtengo programazioan: antzerkia, dantza, performancea, bideosorkuntza… Ibilbide luzek...

Gehiago irakurri

Georgiako Estatu Balletak "Laurencia" eskainiko du Donostian

2019/10/15

Lope de Vega poeta eta antzerkigile madrildarraren Fuenteovejuna lanean oinarritutako Laurencia balleta aurkeztuko du Georgiako Estatu Balletak Donostian. Nina Ananiashvilik zuzendutako balletak abenduaren 15ean arratsaldeko 19:00etan eskainiko du emanaldia Kursaalean. Sobietar Batasun ohiko kon...

Gehiago irakurri

Mundu osoko folklorea erakusten duten seiluak ikusgai Sestaon

2019/10/14

Elementu folklorikoak dituzten posta-seiluen erakusketa ikusgai da urriaren 14tik 31era Sestaoko Musika Eskolako erakusgelan. Larunbatean egin da irekiera ekitaldia eta gaurtik hilaren bukaerara arte zabalik izango da erakusketa. Eusko Lorak eta Jauzika kultur elkarteak antolatu duten "Folklorea se...

Gehiago irakurri

20 urte dira platillu-soinua berreskuratu zutela Durangon

2019/10/11

Aurtengo Durangoko San Fausto jaietan 20 urte beteko dira platillu-soinua dantza berreskuratu zutela. Igande honetan eguerdiko 12:30ean artopilak banatuko dituzte Udaletxeko Plazan eta ondoren Durangoko dantzak emango dituzte dantzariek. Juan Antonio Aroma Durangoko Kriskitin dantza taldeko kideak ...

Gehiago irakurri

Emilio Xabier Dueñas: "Ondare izendapenaren alde positiboak eta negatiboak ondo aztertu behar dira"

2019/10/10

Dantza, festa eta kultur ondareari buruzko jardunaldia antolatu dute Zatak, Dantzan eta Soinuenea elkarteek urriaren 12an Beasainen. Emilio Xabier Dueñas Zatak elkarteko lehendakaria eta jardunaldiko hizlarietako bat dugu; larunbat honetan Igartza Jauregian jasoko dugunaren aurrerapentxoa eskatu...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com