Orain arteko ekarpenak
Miarritze dantzan jarriko du berriz Maitaldiak
2022/09/08
Dantza ikuskizunak, entsegu irekiak, jardunaldiak, hitzaldiak, erakusketak, filmak eta askoz gehiago izango dira hamar egunez Maitaldia jaialdian . Irailaren 8tik 18ra 30 dantza konpainia izango dira antolatu diren 90 ekitaldietan. Jaialdiaren sehaska Biarritz bada ere Baionan eta Angelun ere izan...
Harrera-dantzetako jantziak erakusgai Baionan Maritzuliren eskutik
2022/09/01
Hirugarren urtez Baionako katedraleko klaustroa Maritzuli dantza konpainiako jantziez bete da. Aurtengo erakusketa bereziki Baionako hiriarentzat ekoitzia eta sortua izan da, Baionako harrera-dantzetako jantziak erakusten dituzten lau dantzari segiden jantziak ipini baitituzte erakusgai. "Euskal h...
Hiriburuetako festetako dantza emanaldiak
2022/07/29
Baionatik Bilbora, aurretik Gasteizen eta Donostian geldialdia eginda, Euskal Herriko lau hiriburu horietan ez da faltako festa eta dantzarik. Baionakoak hasi berritan , abuztuaren azken astera arte hiriburu bakoitzak batak bestearen segidan ospatuko dituzte jaiak eta sarrera honetan hiriburuetako...
Portugaleteko 47. Nazioarteko Folklore Jaialdia
2022/07/19
Bolivia, Ginea Bissau, New Orleans, Sri Lanka eta Georgiako dantzariak eta musikariak izango dira aurten Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak antolatzen duen Folklore Jaialdian. Atzo egin zen 47. edizio honetako talde guztien aurkezpena eta ostegunera arte aipatutako taldeen dantza saioak izango ...
Becky Siegel: “Dantzak horrenbeste lagundu nau, opari hori itzultzeko beharra sentitu nuen”
2022/07/18
Eustearen eta askatzearen arte an dantzan dabil Becky Siegel (Colorado, AEB, 1959 ) . Gipuzkoako Dantzagunean aritu da Dantzaz konpainiako dantzariekin oreka horren bila. Eustearen eta askatzearen oreka da bizitzan, dantzan bilatzen duena, bere bizitza baita dantza. AEBtatik Ba...
Gaurtik igandera Folkirrika balfolk jaialdia Iturmendin
2022/07/08
“Ondo pasa eta disfrutatzea da helburu nagusia eta jendeari ezagutaraztea ze giro arnasten den horrelako balkfolk jaialdi batean”, azaldu digu Ander Zabaletak, Folkirrika Balfolk jaialdiko antolatzaileetako batek. Uztailaren 8tik 10era, musika eta dantza tradizionalak oinarri dituzten dantzaldiak, ...
Nazioarteko Folklore Jaialdia: Elgoibar
Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da Elgoibarren. Uztailaren 24an gaueko 22:00etan Maalako parkean elkartuko dira. Aurretik, kanpoko taldeei harrera egingo diete Elgoibarko Udalak eta Haritz E.D.T.k udaletxean. Nazioartetik honako bi talde hauek datoz, eta bestetik Euskal Herritarron ordezkari bezela Elgoibarko dantzariak: Tusuy Ballet Folklorikoa - Txile Inetnon Gefpa`go - Guam uhartea Haritz Euskal Dantzari Taldea - Euskal Herria
Elgoibar, Maala
2026/07/24 20:00
2026/07/24 20:00
Iruñeko sanferminak 2022 dantzan
2022/07/05
2019tik eutsi behar izan diegu sanferminek sortzen dizkiguten emozio guztiei, baina aurten bai, Riau-Riauaren abestiaren euskarazko hitzek dioten moduan, Kanta, dantzatu, josta eta ospa! Zazpi eguneko jaiak datoz, asteazkenean, uztailaren 6an hasi eta 14ra arte jai giroa izango da nonahi Iruñeko ka...
Ezpata-dantza eta brokel-dantza Irunen errotzeko asmoz plazaratu ditu Kemenek
2022/06/28
“Egun borobila izan da, suertea izan dugu; euririk ez, kaleak lehor eta jendea lagun izan dugu”, dio Eder Valladares Irungo kemen dantza taldeko kideak ezpata-dantza aurkeztu eta biharamunean. San Martzial aurreko igandean, ekainak 26, ezpata-dantza eta brokel-dantza egin dituzte Irungo kaleetan Ke...
Jondane Johaneren dantza Betzulatik Larrunera
2022/06/23
E kainaren 23an, Donibane, San Joan edo Jondane Johane bezperan, udako solstizioa ospatzeko une berezia izaten da, sua eta ura, kantu eta dantza izaten dituena ardatz nagusi. Mixel Etxekoparrek Jondane Johane branlea sortu zuen data honetan mendian dantzatzeko. Hemen Etxekoparrek berak helarazi d...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin. [...]
Dantzan.com - Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu [...]
Dantzan.com - Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du: http://www.elkar.com/fr/ficha_del_libro/vers-un-inventaire-des-traditions-carnavalesques-et-hivernales/truffaut-thierry/a000000273952 Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Anonimoak - Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak
2012/04/04
Ez dugu informaziorik ordutegiari buruz. Normalean barrikadak 10:00ak aldera hasten dira, eta arratsaldeko ofizioen saioa 15:30-16:00 aldera izaten dira, baina ezin dugu ziurtatu.