Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Miarritze dantzan jarriko du berriz Maitaldiak

Dokumentuaren akzioak

Miarritze dantzan jarriko du berriz Maitaldiak

2022/09/08 09:20
Miarritze dantzan jarriko du berriz Maitaldiak

Maitaldia, 2017, Malndain Ballet Biarriz. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Dantza ikuskizunak, entsegu irekiak, jardunaldiak, hitzaldiak, erakusketak, filmak eta askoz gehiago izango dira hamar egunez Maitaldia jaialdian. Irailaren 8tik 18ra 30 dantza konpainia izango dira antolatu diren 90 ekitaldietan. Jaialdiaren sehaska Biarritz bada ere Baionan eta Angelun ere izango dira hainbat ekintza.

Euskal Herriko zein nazioarteko ballet, talde eta dantzarien lanak ikusi ahalko dira jaialdian. Preljocaj Balleta eta Bordeleko Operako Balleta elkarrekin arituko dira Angelin Preljocaj-en Mithologies eskaintzen. Grand Theatre de Geneve ballet konpainia entzutetsua ere gurean izango da. Euskal konpainien artean Malandain, Maritzuli, Bilaka, Kukai, Marrutan edota Osa+Mujika izango dira, besteak beste.

Euskal Herria eta Karibe lotuz

Karibeko (Guadalupe-Martinika-Guyana) artista, ikertzaile eta profesionalak hartuko ditu aurten Maitaldia jaialdiak. Euskal Herriko eta Karibeko errepertorioak babestea eta sustatzea da asmoa sorkuntza, transmisioa eta mugikortasuna oinarri hartuta. Horrela, hiru egunetan elkartrukerako tailerrak, mahai-inguruak eta ikuskizunak antolatu dira.

Hausnarketarako topagunea

Dantzan eta dantzaz aritzeko aukera izango da Maitaldian. Hausnarketarako eta elkartrukerako beta ematen baitute egitaraua osatzen duten hitzaldi, jardunaldi eta topaketek. Karibeko eta Euskal Herriko dantzari eta ikertzaileez gain, Frantziako 12 ballet elkartuko dira egungo eta etorkizuneko balletaz gogoeta egiteko. Arte Ederretako Koreografia saileko akademikoen topaketa ere antolatu da, baita dantzarien prebentzio eta jarraipen medikuen inguruko jardunaldia ere.

Irudiekin dantzan

Dantza argazkiz osatutako hiru erakusketa nabarmentzen dira aurtego Maitaldian. Laurence de Vellouk eta Alexandra Vaquerok Maitaldiaren antolatzaile diren Malandain Ballet Biarritzi erreparatu die; dantzariei baino, eszenatoki antzean lanean diharduten horiei. Polina Jourdain-Kobychevak ere Malandaineko artistak jaso ditu. Dantzarienekin batera Jai-Alaiko pilotarien jestuak, mugimenduak erakusten ditu. Laurent de Bompuis-ek Karibeko dantza eta erritualak jaso ditu argazkietan.

Programazioa egunez egun

 

Informazioa: Maitaldia 2022

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.