Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaurtik igandera Folkirrika balfolk jaialdia Iturmendin

Dokumentuaren akzioak

Gaurtik igandera Folkirrika balfolk jaialdia Iturmendin

2022/07/08 09:20

“Ondo pasa eta disfrutatzea da helburu nagusia eta jendeari ezagutaraztea ze giro arnasten den horrelako balkfolk jaialdi batean”, azaldu digu Ander Zabaletak, Folkirrika Balfolk jaialdiko antolatzaileetako batek. Uztailaren 8tik 10era, musika eta dantza tradizionalak oinarri dituzten dantzaldiak, ikastaroak, tailerrak eta kontzertuak antolatu dituzte Iturmendin. Lau-bost pertsonen artetik atera da ideia., “gutako bakoitzak ezagutzen du aurretik balfolk mugimendua bere aldetik eta guztioi asko gustatu izan zaigu eta askotan aipatu izan dugu polita izango zela horrelako zerbait Euskal Herrian ere egitea”. Orain dela hiru bat hilabete hasi ziren ideiari forma ematen eta hiru egunetako egitarau borobila antolatu dute. Asmoa da asteburua eta gero Euskal Herrian sortzea jende talde bat etorkizunari begira antzeko ekimen gehiago antolatuko dituena.

“Balfolk izena jarri diogu horrela ezagutzen delako Europan zehar gero eta indar handiagoa hartzen ari den dantzaldi mota hau”, zuzeneko musika egon ohi da eta jotzen den pieza oro dantzagarria da. Dantza horiek Europako hainbat lurraldetako dantza tradizionaletatik datoz eta musikari dagokionez ere melodia tradizionalak edota talde berrien errepertorioak erabiltzen dira, baina beti ere dantza tradizionaletako erritmoekin bat datozenak. Bikote dantzak eta taldekoak egiten dira, “oinarrizko erritmoetatik abiatuta eta aukera ematen dutenak inprobisaziorako ere”.

Dantza irakasle arituko dira, besteak beste, Daniel Velasco, Areta Lorea, Ander Zabaleta, Imanol Zabaleta, Arantza Larrea, Lolita Delmonteil, Mikel Juaniz eta Maite Etxeberria. Musikariei dagokienez Grand Balthazar taldea Daniel Velascok (biolina) eta Johannes Robatelek (kitarra) osatzen dute, Garlic trio Ander eta Imanol Zabaletak eta Kathrin Holensteinek, Iruñeko hainbat musikarik osatzen duten Klandestinotarrak, DiaTao (Suitzako akordeoilaria) eta Lolita Delmonteil (Frantzia hegoaldeko akordeoilaria) ere izango dira.

Oraingoz hogeita 30 bat lagunek eman dute izena eta 40-50 lagun espero dituzte asteburuan zehar. Iturmendiko Udalak herriko frontoian lo egiteko aukera eman du eta jatorduei dagokienez bakoitzak gainontzekoekin elkarbanatuko duen janaria eramatea proposatu dute.

 

 Folkirrika

 

Egitaraua

Uztailak 8, ostirala

  • Ikastaroak
    • 18:00-19:00 Balfolk hastapen ikastaroa.
    • 19:00 Detraje afaria.
  • Kontzertuak
    • 20:00 DiaTao.
    • 21:45 Knadestinoatarrak akustikoan.
    • 00:00 Jam saioa.

Uztailak 9, larunbata

  • Ikastaroak 
    • 10:00-11:00 Yoga.
    • 11:00-12:30 Euskal Dantza ikastaroa: Jauziak, fandango eta arin arin... 
    • 11:00-12:30 Dantzen bariazio ikastaroa: barioazioak eskotix, mazurka eta polkan. 
    • 12:30-14:00 Bals ikastaroa: bals irregularrak eta hiru denborakoak.
    • 12:30-14:00 Musika ikastaroa: Dantzarako musika jotzeko ikastaroa, musikariendako. 
    • 14:00 Detraje bazkaria
    • 17:00-18:00 Bikote dantza ikastaroa: Dantzatzeko posturak, kontaktua eta bikotea nola heldu. 
    • 17:00-18:00 Branle d'Ossau.
    • 18:00-19:00 Dantza hastamen ikastaroa 2.
    • 18:00-19:00 Jauzien ikastaroa: Jauziekin jolastuz eta inprobisastuz. 
    • 19:00 Detraje afaria.
  • Kontzertuak
    • 20:00 Lolita Delmonteil Ayral.
    • 21:45 Grand Balthazar.
    • 23:15 Intxixv akustikoa.
    • 00:00 Garlic trio akustikoa.
    • 00:45 Jam saioa.

Uztailak 10, igandea

  • 10:00-11:00 Yoga
  • Bat bateko ikastaroak edota kontzertuak
  • Agurra: kantuaz, plazan dantza....

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.