Dokumentuaren akzioak
Portugaleteko 47. Nazioarteko Folklore Jaialdia
      
      Dantzan
    
  Bolivia, Ginea Bissau, New Orleans, Sri Lanka eta Georgiako dantzariak eta musikariak izango dira aurten Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak antolatzen duen Folklore Jaialdian. Atzo egin zen 47. edizio honetako talde guztien aurkezpena eta ostegunera arte aipatutako taldeen dantza saioak izango dira Portugaleteko La Canilla ibiltokian. Nazioarteko taldeez gain etxeko taldeak ere hartuko du parte. Jaialdia Euskal Herriko hainbat lekutara zabalduko da. Ermua eta Errenterian egin dira lehen emanaldiak igandean, eta gaurtik uztailaren 30era Muskiz, Galdakao, Barakaldo, Irun, Elgoibar, Sondika, Berriz, Getxo, Sopuerta, Güeñes eta Bakion munduko dantzez gozatzeko aukera ederra izango da.
Portugaleteko 45. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:
- Uztailak 18, 21:30ean: Inaugurazio jaialdia La Canilla ibiltokian. Talde guztiak: Bolivia, Ginea Bissau, New Orleans, Sri Lanka, Georgia, Euskadi.
 
- Uztailak 19, 21:30ean: Bolivia, Ginea Bissau, La Canilla ibiltokian. 
 
- Uztailak 20, 21:30ean: New Orleans, Sri Lanka, La Canilla ibiltokian. 
 
- Uztailak 21, 21:30ean: Georgia, Euskadi, La Canilla ibiltokian.
 - Uztailak 25, 21:30ean: Munduko dantzak, Carlos VII kalean
 
Taldeei buruzko informazioa:
GINEA BISSAU - NETOS DE BANDIM



GEORGIA - UNIVERSITY FLYING GEORGIANS


EUSKADI - ELAI ALAI EUSKAL DANTZA MUSIKA TALDEA

Jaialdia herriz herri
Uztailak 17 igandea
- Ermua, 19:00etan: Bolivia, New Orleans
 - Errenteria, 19:00eetan: Ginea Bissau
 
Uztailak 19 asteartea
- Muskiz, 20:30ean: New Orleans
 - Galdakao, 20:00etan: Georgia
 
Uztailak 20 asteazkena
- Galdakao, 20:00etan: Ginea Bissau
 - Barakaldo, 19:30ean: Bolivia, Georgia
 
Uztailak 21 osteguna
- Irun, 20:00etan: Guniea Bissau
 
Uztailak 22 ostirala
- Elgoibar, 22:30ean: Georgia, Ginea Bissau
 
- Sondika, 20:00etan: Bolivia, New Orleans
 
Uztailak 23 larunbata
- Berriz, 19:00etan: New Orleans
 - Getxo, 20:00etan: Georgia
 - Sopuerta, 20:00etan: Bolivia
 
Uztailak 24 igandea
- Getxo, 20:00etan: New Orleans
 
Uztailak 30 ostirala
- Güeñes, 20:00etan: Bolivia
 
- Bakio, 22:30ean: Georgia
 
Dokumentuaren akzioak
    
  
                
 
