Orain arteko ekarpenak

Oparo dator Bilboko Dantzaldia jaialdiko programazioa datorren asteetan

2023/10/27

Oparo dator Bilboko Dantzaldia jaialdiko programazioa datorren asteetan
Filipe Moreira, Mizel Theret, Estéve / Paños eta konpainia, Jesus Rubio Gamo, Muriel Romero & Pablo Palacio eta Cielo Rasoren lanak izango dira datorren asteetan Bilbon. Oraintxe hilabete da Dantzaldi a jaialdiaren XXIV. edizioa hasi zela. Glovo konpainiaren Alleo , Chey Jurado & Javito Mario...

Gehiago irakurri

Jauzien Eguna, Zuberoako jauzi zaharrak eta berriak Altzaiko plazan

2023/10/24

Jauzien Eguna, Zuberoako jauzi zaharrak eta berriak Altzaiko plazan
Zuberoako hainbat belaunalditako dantzariak bilduko dira jauzien erakustaldia egiteko larunbat honetan, urriak 28, Altzaiko plazan. 120 dantzari, 12 herri, 20 musikari eta kantari, xirulari, ttun ttun eta arrabitari elkartuko dira 15:00etan hasiko den emanaldian. Honakoak dira ekitaldian parte hart...

Gehiago irakurri

Ortzadarren Argentinako bidaia Nafar Haziak dokumentalean gorpuztuta

2023/10/17

Ortzadarren Argentinako bidaia Nafar Haziak dokumentalean gorpuztuta
Iruñeko O rtzadar Euskal Folklor Elkarteak Nafar Haziak dokumentala aurkeztuko du urriaren 19an eta 20an. Nafar Haziak filma Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak 2022an Argentinara egindako Nafarroako kultura zabaltzeko eta sustatzeko bidaiaren testuinguruan grabatu zen eta kultura-truke honen...

Gehiago irakurri

Iurreta: San Migel gorulariak 2023 Domingilloa

2023/10/12

Gorularien estanpa, arku-dantza eta Domingilloa zinta-dantza plazaratu dituzte Iurretako dantzariek San Migel egunez. Arratsaldeko dantza emanaldian gorulari-dantzen plazaratzearen 50. urteurrena ospatu dute. Orduko dantzariak omendu dituzte, haiek estanpa kaleratu dute eta ondorengo belaunaldiek arku-dantza eta Domingilloa. Irudietan ikus dezakezue gorularien zinta-dantza, Domingilloa izenez ezaguna. Zinta-dantza honetan mastaren puntan panpina bat kokatzen dute eta horren azpitik irteten diren zintak txirikordatzen eta askatzen dituzte dantzariek. Iurreta: San Migel gorulariak 2023 arku-dantza Iurreta: San Migel gorulariak 2023 Domingilloa Iurreta: Gorularien dantzak 50 urte   Irudiak: Oier Araolaza. Domingilloa, San Migel, gorulariak, Iurreta, 2023-09-29.

Gehiago irakurri

Dantza-maisuen sokak saretzen

2023/10/10

Dantza-maisuen sokak saretzen
Mikel Sarriegik eta Angel Muruak “Gipuzkoako dantza-maisuak” hitzaldia eskaini dute Euskal Herriko Dantzari Egunaren programazioaren eta Goizaldi dantza taldearen 75. urteurreneko ekintzen barruan. Bata beasaindarra, bestea legazpiarra, biak ere dantzariak eta dantzaren inguruko hainbat ikerketan a...

Gehiago irakurri

50 talde batuko dira Donostian Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzeko

2023/10/02

50 talde batuko dira Donostian Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzeko
Urriaren 7an, Donostian, izango da Euskal Dantzarien Biltzarrak urriko lehen larunbatean antolatu ohi duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. 50 dantza taldek hartuko dute parte eta bi donostiar omenduko dituzte: Gipuzkoako dantzen maisua izan den Juanma Oronoz eta EDBren logoa diseinatu zuen Tomas...

Gehiago irakurri

Herri Uztak dantza ikuskizunak, kontzertuak eta Mutxikoen Eguna dakartza

2023/09/28

Herri Uztak dantza ikuskizunak, kontzertuak eta Mutxikoen Eguna dakartza
Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala antolatu da urriaren 5etik 8ra. Aurtengoa jaialdiaren 11. edizioa da. Uztaritzen izango dira lehen hiru egunetako musika eta dantza ekitaldiak, eta igandean Arrangoitzen ospatuko den Mutxikoen Egunarekin borobilduko da ...

Gehiago irakurri

Boiseko 2025eko Jaialdin parte hartzeko deialdia ireki dute

2023/09/27

Boiseko 2025eko Jaialdin parte hartzeko deialdia ireki dute
Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi izeneko jai erraldoian parte hartzeko hautaketa prozesurako izen-ematea irekita dago 2023ko abenduaren 1era arte. Jaialdi, nazioarteko euskal kulturaren jaialdi erraldoia da; Estatu Batuetako euskal komunitateak eta Euskal Herriko hainbat t...

Gehiago irakurri

6 herri eta 10 dantza talde Durangaldeko ezpata-dantzari Egunean

2023/09/19

6 herri eta 10 dantza talde Durangaldeko ezpata-dantzari Egunean
Abadiñon egingo da larunbat honetan, irailaren 23an, Durangaldeko ezpata-dantzari-eguna. Erakustaldian parte hartuko duten taldeak honakoak dira: Abadiñoko Talde Batuak, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Durangoko Kriskitin, Tronperri eta Txoritxu Alai, Iurretako dantzariak, Mallabiko Gazte Alai e...

Gehiago irakurri

Urbeltz eta Oihanburu: Euskal dantzaren urrezko aroa

2023/08/31

Urbeltz eta Oihanburu: Euskal dantzaren urrezko aroa
Juan Antonio Urbeltz eta Filipe Oihanburu koreografoek – laurogeita bat eta ehuna urte- euskal dantzarekiko maitasuna partekatzen dute duela hamarkadak. Hala ere, oposatutako ikuskerak dituzte. Bien arteko lehia luze bezain emankorrak eraberritze salbatzailea ekarri dio euskal dantzaren jarduna...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek: "Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso [...]

Dantzan - Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela [...]

Dantzan - Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean

2018/10/08

Pierre, Mikelek aipatzen duen artikulua honakoa da: https://dantzan.eus/albisteak/beasaindarrak-ziren-dantzariak

Dantzan - Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea

2018/07/10

Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.

Dantzan - Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/06/18

Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727

Dantzan - Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak

2018/04/18

Marcel Bedaxagarrek bideoari buruzko honako oharra bidali digu: "1982ko maskaraden bideoan (Urdiñarbetarrak Altzürükün) Gabota emaiten düen dantzariak Altzürükütarrak dütük (ahatzerik nüan hori eman züela). Urdiñarbeko [...]

Dantzan - Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan

2018/03/28

Zozketan bi pertsonek hartu dute parte eta guk bi Chromecast ditugunez eskura, biak zorteko! Zorionak Imanol eta Iker, Chromecast bana zuentzat. Hemendik aurrera dantzan.eus-eko bideoak [...]

Dantzan - Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962

2017/11/21

Jon Mayak idatzi digu dantzan ari denetako bat bere aitona Felipe Maya dela esanez.

Dantzan - Folklorea uda garaian

2017/11/02

Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en: "Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko [...]

Dantzan - Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak

2017/10/24

San Lorentzoko dantzariek gogorazi digute, sarrera honetako argazki bat euren buletineko lehenengo zenbakian argitaratu zutela, baita neskek lehengo aldiz dantzatu zutenekoa ere. Argazki horiei esker [...]