Orain arteko ekarpenak
2011ko inauteriak azken txanpan sartzear
2011/02/21
Inauterien data nagusietarako gutxi falta da. Datozen bi asteburutan hainbat ekitaldi antolatzen dira herri ezberdin askotan azken egunak ondo igarotzeko asmotan. Aurreko batean data guztiak ekarri genituen hona, baina, oraingoan datozen egunetakoak besterik ez.
Dantzan.com Facebook-en, orain komunitatea da
2011/02/17
Dantzan.com Facebooken orrialde izatera pasa da eta sare sozial horretan dugun profila pertsolana ordezkatuko dugu "komunitate" profilaren. Facebook bidez dantzan.com-eko berriak jarraitu eta parte hartu nahi duenak "atsegin dut" klikatu besterik ez du jarraian eskaintzen dizuegun loturan.
Dantzaren historiako altxorrak ikusgai
2011/02/17
XVI. mendetik XIX. mendera bitartean argitaratutako dantzari buruzko liburuak jarriko dituzte erakusgai datozen egunotan Madrilen. Cesare Negri, Thoinot Arbreau eta Pierre Rameauren idazlanak aurkitu daitezke beste askoren artean otsailaren 8tik, maiatzaren 8ra bitarte Espainiako Liburutegi Nazionaleko museoan.
Altsasuko inauteria Perniken, Bulgarian
2011/02/16
Ez da asko falta 2011ko Altsasuko inauterietarako. Momotxorroak, akerrak, JuanTranposoek... datorren martxoaren 8an, inaute asteartean, dute urteroko zita. Hala ere, urtarrila amaieran, Bulgariako Pernik hiriko inauterian egin zuten urteko lehen agerraldia talde gonbidatu gisan.
Dantza tradizionala vs. beste teknika batzuk
2011/02/15
"Dantza tradizionala vs. beste teknika batzuk" izendatu du Montse Garrichek Caramella aldizkarian argitaratu duen iritzi artikulua. Dantza mota desberdinak aurrez aurre jarri nahi izan ditu bere idatzian, horrela, bere ustez, izendatzarekoan eta baloratzerakoan egiten ditugun akatsak eta gaizki-ulertuak saihestu ditzagun.
Erandion izango da 2011ko Euskal Herriko Dantzari Eguna
2011/02/15
2011ko Euskal Herriko Dantzari Eguna maiatzaren 1ean ospatuko da Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta. Erandion egingo den Dantzari Egunean dantza ekitaldi nagusiaz gain folklore azoka, umeentzako tailerrak, puzgarriak, erromeriak eta txosnak izango dira.
Kintoen dantzak Altsasu eta Aretxabaletan
2011/02/14
Santa Ageda bezpera eta eguna bera kantuan igaro ostean, plazara bertaratzen dira gazte Aretxabaletar eta Altsasuarrak jai egunak dantzan amaitzeko asmotan. Soka-dantza eta ingurutxo ederrak dantzatzen dituzte bi herri horietan urte horietako kintoek. Ekitaldiak, urtetik urtera jende gehiago biltzen du bai Sakanako eta bai Debagoienako txoko horietan.
Argiaren dantza doinu zaharrak denon eskura
2011/02/11
Argia euskal dantzari taldeak 1970 eta 1974. urteetan euskal dantzen doinuekin osaturiko bi LP argitaratu zituen. Juan Antonio Urbeltz-ek bi LP horiek digitalizatu eta dantzarien eskura jartzeko aukera eman digu.
Jotaren inguruan Caramella aldizkarian
2011/02/10
Caramella, herri-musika eta kultura inguruko aldizkariak, jotaren inguruko monografiko zabal bat kaleratu du bere azken alean. Jota, Kataluniako lurraldeen zati handi batean dantzatzen da eta aldizkariak guzti horietatik datozen ekarpenak jasotzen ditu.
Uztaritzeko Hartzaro jaialdia 2011
2011/02/09
Belaunaldiz belaunaldi ondarea galdu ez dezagun eta inauterietako ohiturak berpizteko asmotan dator aurten ere Uztaritzeko Hartzaro jaialdia. Festibal honen asmoa Euskal Herriko eta beste tokietako elkarte eta artistei gune bat eskaintzea da, horretarako, erakusketak, ikastaroak, ikuskizunak eta abar eskainiz. Hone hemen 2011ko egutegia:
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com - Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe [...]
Dantzan.com - Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu [...]
Dantzan.com - Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa [...]
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/07
Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.
Dantzan.com - Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua
2013/12/10
Mila esker Weiditz-en liburuaren loturagatik Mikel! Pisgeina hitzari buruz, Oier Gorosabel-ek twitterren galdetu du ea ez ote den izango "vizcaina" hitzaren transkribapen fonetikoa. https://twitter.com/Txikillana/status/408888045383843840