Orain arteko ekarpenak
Ugarteko ingurutxoa igandean
2011/09/30
Urriko lehen igandean, Errosarioko Ama Birjinaren jaietan, dantzatu ohi da Ugarten ingurutxoa. Amezketako auzoa da Ugarte, Gipuzkoan dantzatzen diren ingurutxo bakanetakoa da bertakoa. Bestea, handik geratu dagoen Bedaio herrian dantzatzen da, eta biak ere, antzeko egitura dute.
Beskoitzeko Oinak Arin taldearen 50 urteurrena
2011/09/30
2011 urtean zehar taldea sortu zela 50 urte direla ospatzen ari da Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldea. Hori dela eta, Kanaldudek bideo-erreportajea prestatu du, taldeko zenbait dantzari eta arduradun elkarrizketatuz eta dantza emanaldietako irudiekin osatuz. Hemen ikus dezakezue.
Hiru dantzari heldu oholtza gainean
2011/09/27
Etzi, irailaren 29an, estreinatuko da Biarritzen 75 eta 90 urte bitartean dituzten hiru dantzarik, Oihanburu, Nesprias eta Zabalak dantzatuko duten Oroitzen naiz ikuskizuna. Mizel Theret-ek zuzendutako lanak euskal dantzaren historiaren parte diren hiru dantzari heldu jarriko ditu eszenatokian. Biarritzen eta Donostian ikusi ahal izango da Oroitzen naiz datozen asteotan.
Massachusetts-etik Euskal Herrira ezpata-dantzak ezagutzera
2011/09/23
Jeremy Carter-Gordon Ameriketako Estatu Batuetako dantzari eta musikari gaztea bat da. Etnokoreologia ikasketak egin ditu Boston-en, eta ikasketa bukaeran Europako ezpata-dantzak aztertzeko asmoz urtebetez kontinente zaharrean barrena bidaiatzen ari da. Eibar eta Beasainen izan ondoren, Markina-Xemein, Iurreta eta Elgoibarren izango da datozen egunetan.
Urriaren 9an ospatuko da 2011ko Arrangoitzeko Mutxiko Eguna
2011/09/21
Mutxiko Egunak ugaritu dira, baina Arrangoitzekoa, aitzindaria izangatik eta Betti Betelu zenduta dagoen herrian egiten delako, berezia da. Aurten urriaren 9an ospatuko da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Hona hemen egitaraua:
Gure Dantzak, dantzari beteranoen jaialdia igandean Tuteran
2011/09/16
Irailaren 18an, igandean, ospatuko da Tuteran Gure Dantzak, dantzari beteranoen laugarren jaialdia. Dantzari helduekin osatutako hamabost dantza talde iragarritako daude jaialdian, hamairu nafarrak eta bi gipuzkoarrak.
Natxo Montero eta Kukai Kolonbian, Manizaleseko jaialdian
2011/09/16
Manizaleseko 33. antzerki jaialdian euskal ordezkariak dira Natxo Montero eta Kukai dantza konpainia. Irilaren 15etik 18ra bitartean hainbat emanaldi eskainiko dituzte bertan.
Tokian tokiko dantzak Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketan
2011/09/14
Asteburu honetan ospatuko da Basaurin 39. Euskal Herriko Dantza Agerketa. Tokian-tokiko tradizioak eta dantzak gordetzen dituzten taldeak izan ohi dira jaialdi honetako protagonistak. Aurten Goizaldi dantza taldea, Zubietako joaldunak, Berrizko San Lorenzoko dantzariak, Lesakako dantzariak, Arbotiko Burgaintzi eta Gasteizko Indarra dantza taldea arituko dira irailaren 17an egingo den ekitaldi nagusian.
Hemen da Dantza Hirian 2011 jaialdia
2011/09/14
Dantza hiri-guneetara eramaten duen jaialdia da Dantza Hirian, kalean, ikusle eta oinezkoen aurrean paratzen dena, eta dantza ez-ohiko eremuetan gozatzeko aukera ematen duena. Irailaren 16tik 25ra Eneko Alkaraz, La Vouivre, Ertza, Rootlessroot, Yiphun Chiem, Jesus Rubio edo Irunbreak-en emanaldiak izango dira Donostia, Irun, Donibane Lohizune, Errenteria eta Baionan.
Bizkaiko dantza soltea aztergai dantza solteko beteranoen topaketan
2011/09/07
Beti Prest elkarteak antolatuta, Dantza solteko beteranoen 3. topaketak burutuko dira datorren irailaren 24an Errenterian. Aurten, Bizkaiko dantza soltearen bilakaera izango dute aztergai.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com - Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe [...]
Dantzan.com - Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu [...]
Dantzan.com - Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa [...]
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.
Dantzan.com - Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/07
Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.
Dantzan.com - Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua
2013/12/10
Mila esker Weiditz-en liburuaren loturagatik Mikel! Pisgeina hitzari buruz, Oier Gorosabel-ek twitterren galdetu du ea ez ote den izango "vizcaina" hitzaren transkribapen fonetikoa. https://twitter.com/Txikillana/status/408888045383843840