Tokian tokiko dantzak Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketan

2011/09/14
Tokian tokiko dantzak Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketan

Irailaren 16an, ostiralean hasiko da Basauriko Dantza Agerketa Solabarrian egingo den erromeriarekin, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ekitaldi nagusia, ohi bezala, larunbatean, irailaren 17an izango da eta bertan tokian-tokiko dantza eta taldeak ikusteko aukera izango da.

Basauriko 39. Euskal Herriko Dantza Agerketa

Irailak 16, ostirala

19:00 Erromeria Solabarrian

Irailak 17, larunbata

19:00etan dantza jaialdia Bizkotxalde parkean (eguraldi txarra eginez gero Sozial Antzokian)

  • Goizaldi dantza taldea (Donostia): Gipuzkoako dantzak
  • Zubietako joaldunak (Zubieta)
  • San Lorenzoko dantzariak (Berriz): Dantzari-dantza eta erregelak.
  • Lesakako dantzariak (Lesaka): San Fermin eguneko dantzak.
  • Indarra dantza taldea (Gasteiz): Villabuenako dantzak.
  • Burgaintzi dantza taldea (Arboti): Nafarroa Behereko dantzak.

Irailak 18, igandea

19:00etan Basauriko taldeen jaialdia Bizkotxalde parkean.

  • Agintzari dantza taldea
  • Basauritar dantza taldea
  • Edurre dantza taldea