Dokumentuaren akzioak
Bizkaiko dantza soltea aztergai dantza solteko beteranoen topaketan
"Dantza soltearen eboluzioa Bizkaian" jarri diote izenburua irailaren 24an, larunbatean, goizeko 11.30ean, Errenteriako Udaletxean burutuko den mahai-inguruari. Bertan, Mari Karmen San Martin, Aitor Sorazu, Mari Karmen Hermosilla eta Arkaitz Paskuak parte hartuko dute, eta moderatzaile lanetan Joxe Juan Ugalde arituko da.
Ondoren, Amulleta elkartean bazkaria egingo dute, eta arratsaldean, dantza solte erakustaldia izango da zumardian. Patxi Larrea omenduko dute ekitaldian, dantza soltearen alde egindako lana eskertuz.
Dokumentuaren akzioak