Orain arteko ekarpenak
Iruñeko Karrikadantza ekimena abiatzear
2011/04/11

Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak bat egin dute Karrikadantza ekimena sortzeko. Iruñeko Mercaderes kalea dantzaz beteko da hortaz apirila honetan hasita, hiru elkarte horiek dantzaldi ireki bat antolatuko baitute hilero, hirugarren larunbatean, 18:30etan hasita.
Xabier Gereño zendu da
2011/04/11

Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzain ezaguna ostiralean hil zen Bilbon 86 urte zituela. Egindako lanak asko dira: 1980. urtetik 1988. urtera euskaltzain lanetan aritu zen eta 1998. urtetik da ohorezko euskaltzain, adibidez. Baina aipatu, Xabier Gereñok izan zuela harremanik dantzarekin. Euskal Dantzarien Biltzarraren sorreran parte hartu baizuen eta Dantzari aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izandakoa baita hamabi urtez. Gaur egun, Dantzariak gisan ezagutzen dugu aldizkari hau.
La Pulga-ren flamenko saioa eta ikastaroa Putzuzulon
2011/04/07

Igande honetan, apirilaren 10ean, Askoa Etxebarrieta "La Pulga" gisa ezagun den flamenko dantzariak dantza-saioa eskainiko ditu Zarautzeko Putzuzulo gaztetxean arratsaldeko 20:00etan Rosa Lahoz eta Vanesa Monterorekin batera. Ziurrenik, datorren asteburuan, apirilaren 16 eta 17an flamenko ikastaro intentsibo bat eskainiko du La Pulga berak toki berberan.
Apur batean soka-dantza, Festimatge 2011 jaialdian
2011/04/06

Iñaki San Martin, Soarte gisa ezagun den argazkilari elgoibartarraren "Apur batean soka-dantza" argazki eta margolan erakusketa Festimatge 2011 jaialdian erakusgai jartzeko aukeratua izan da. Horren ondorio, soka-dantza gaitzat duten lan horiek Calella-ko La Fabrica erakusketa gelan izango dira datorren apirilaren 9tik maiatzaren 1a bitarte.
Etxea bikotearen Exstrada kale ikuskizuna
2011/04/05

Exstrada kale ikuskizuna aurkeztu du duela gutxi Etxea dantza bikoteak. Azken lan horrek egunerokotasuna hautsi nahi du gorputz espresio eta inprobisazioaren bidez momentuan kalean dabiltzan pertsonekin elkareragiten. Frédéric Etcheverry eta Gloria Arasek osatzen duen Etxea bikoteak hainbat alditan eskainiko du Exstrada kale ikuskizuna datozen hilabeteetan.
Izpurako kabalkadek 30 urte beteko dituzte
2011/04/01

Apirilaren 24an, igandez, herriko kabalkaden 30. urteurrena ospatzeko libertimendua edo kabalkada egingo da Izpuran. Egun horretarako, herriko gazteek deialdi bat egin dute bertako adinekoek festan parte hartu dezaten.
Inauteri hotsak Soinumapa.net-en
2011/03/31

Soinumapa.net Euskal Herriko Soinu Mapa egitasmo irekia da. Fonografia edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, landa grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatzeko balio duen webgunea da hau. Bertan, Euskal herrian zehar egindako hainbat grabaketa entzun ditzazkezu: hirietako zaratak, mendialdeko giroak, animaliak, ospakizunak, lekuak, gertakizunak… Igo dituzten azken grabazioak duela hilabete eskas iragan diren inauterietakoak dituzue.
Henri Coursaget zendu da
2011/03/29

Henri Coursaget, Confolenseko jaialdiaren fundatzaile eta berrogeita hamar urtez lehendakari izandakoa, joan den martxoaren 21ean zendu zen 86 urte zituela. Festibal xume bat jarri zuen martxan Henrik 1958an, baina, urteak joan ahala mundu mailako jaialdi garrantzitsuenetariko batean bilakatu da Confolenseko jai handi hau.
Zuberoako maskaradak bertan behera geratu dira
2011/03/28

Azkenean erabakia hartu dute Santa Graziko maskaradariek: aurten ez da maskarada gehiago izango Zuberoan. Pasa den astean iragarri genuen moduan, azken bi maskaradak, Irurin eta Urdiñarben egitekoak zirenak bertan behera geratu ziren santagrazitar baten heriotzaren ondorioz, eta asteburuan egindako bileren ondoren erabaki dute aurten maskarada gehiago ez ematea.
Euripean dantza ikuskizuna
2011/03/25

Martxoaren 26an, larunbata, Euripean dantza ikuskizuna eskainiko dute Johanna Etcheverry eta Mizel Theret-ek. Biarritzeko Le Colisée aretoan izango da emanaldia 20:30etan hasita. Makila hartu dute ardatz ikuskizuna sortzeko garaian.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.