Orain arteko ekarpenak
Ertza: N.A.N.en aurrestreinaldia eta Asier Zabaletaren mintegia
2013/02/28
Martxoaren 2an, Errenteriako Niessen aretoan egingo du Ertza konpainian bere azken lanaren aurrestreinaldia. N.A.N. izeneko lanean Asier Zabaletak nortasuna eta nazionalitatearen gaiari helduko dio dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz. Bestalde, mugimendutik abiatuz pertsonaiak eraikitzeko prozesuaren inguruko mintegia gidatuko du Asier Zabaletak berak Dferia jaialdian.
Iruñeko San Lorentzoko dantzariak Parisen arituko dira asteburuan
2013/02/28
Pariseko Euskal Etxeak gonbidatuta, egunotan Parisen ospatzen ari den Nekazaritzaren Nazioarteko Biltzarrean dantza emanaldia eskainiko dute Iruñeko San Lorentzoko dantzariek eta gaitariek. Pariseko Euskal Etxeko dantza taldeari dantza ikastaro bat eskainiko diote bide batez.
British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
British Pathé ikusentzunezkoen konpainia bat. 1890ean sortu zen, eta 1902tik aurrera Londresen ezarrita dago. Historia luzea, eta ondorioz, artxibo zaharrak. Telebistei irudi zaharrak saltzen dizkie eta gordeta daukan materialaren zati bat sarean dauka erakusgarri. Tartean hamaika dantza filme, ederrak, ikusgarriak, harrigarriak. Erosteko dirurik ez daukagu, baina jartzen dituzten muestra batzuk ikusteko aukera daukagu beraien webgunean.
Hamar urte Egunkaria itxi zutela
2013/02/20
Gaur hamar Euskaldunon Egunkaria itxi egin zuen Guardia Zibilak eta berarekin eraman zituen luzaroan euskarazko egunkari bakarra izan zenaren artxibo digitalak, ordenagailu eta zerbitzariak. Zazpi urte geroago, sententziak esan zuen Euskaldunon Egunkaria eta bere arduradunak errugabeak zirela eta ez zegoela inolako arrazoirik Egunkaria ixteko. Euskaldunon Egunkariak iraun zuen 13 urteetan dantzari buruzko hainbat artikulu argitaratu ziren bertan eta horietako batzuk dantzan.com-en hemerotekan ditugu.
Zuberoako dantzaren teknikaz eta jatorriaz
2013/02/19
Jon Iruretagoienak zenbait hitzaldi eskaini ditu azken aldian Zuberoako dantzaren historiaz, teknikaren bilakaeraz eta dantzakera horren zenbait ezaugarriren jatorriaz. Urtarrilean Zuberoan bertan, Idauze-Mendin izan da Mauleko Herriko-Etxeko Kultur batzordeak antolatutako ekitaldian, eta hitzaldi horien inguruan elkarrizketatu dute Xiberoko Botzan. Hemen elkarrizketen audioak:
Anguiano dantzak: trikimakoak baino zerbait gehiago
2013/02/18
Trikimakoekin edo hankapaloekin, aldapan behera eta jira-biraka egiten duten jaitsiera ero eta arriskutsuak mundu osoan ezagutzera eman ditu Anguianoko dantzak. Baina Errioxako herri honetan, trikimakoen dantza trokeo-dantza errepertorio zahar eta aberats baten zati bat baino ez da. Errioxako gobernuak dantza guztiak grabatu eta sareratu ditu modu dotorean.
Dantzaren balioak irakaskuntzan aztertu ditu Nerea Muruamendiaraz-ek
2013/02/15
Musika Pedagogian lizentziatua, dantza tradizionalak irakaskuntzan duen tokia aztertu du Bartzelonako Unibertsitatean defendatu duen doktorego tesian. EHU-Donostiako Orfeoa saria eman diote ikerketa lan horri eta Euskadi Irratian elkarrizketatu dute, Arratsaldekoa saioan. Hemen elkarrizketa osorik entzungai:
Viktoria Eugenia antzokia, dantzaz betetako 100 urte
2013/02/14
Donostiako Viktoria Eugenia antzokiak mendea bete du 2012an eta hainbat ekitaldi egin dituzte hori gogoan hartuta. Antzokiaren historiari begiratu bat eskaintzen dion webgunea ere prestatu dute eta dantzak antzokiarekin izandako harreman estua nabarmendu daiteke bertan.
Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak
2013/02/13
Orain egun batzuk irakurri dugu Oberena dantza taldean dantzari ohien taldea sortu dela. Azken urteotan talde askotan sortu dira dantzari-beteranoen eta dantzari ohien taldeak, eta goranzko joera duen fenomeno bat dela dirudi.
Eszenika egiteko lanak bertan behera geratu dira
2013/02/12
Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola izatekoa zen Ezsenika, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Bilbon ezartzeko asmoa zuen zentroa, baina oraingoz ez da gauzatuko. 2012an ireki behar zituen ateak, baina hainbat atzerapen eta arazoren ondoren, etenda zeuden lanak, eta gaurko EHAAn argitaratu da espedientian atzera egiten dela egindako kontratatzioak indarrik gabe utziz.
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Dantza kinka larrian jarri du pandemiak
2020/09/29
Eskerrik asko zuen erantzunengatik! Zuen egoerak jaso eta plazaratu dituzuen gogoetetan oinarrituta "Dantzarako protokoloa" izenburua duen sarrera osatu dugu: https://dantzan.eus/albisteak/dantzarako-protokoloa
Dantzan - Jagoba Astiazaran: “Garrantzitsua da guretzat dantza taldeek jakitea material hau hor dagoela”
2020/09/18
Astebururako iragarrita zeuden kultur ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu du Zestoako Udalak herrian agertu diren hainbat kasu positibo direla eta. Beraz, Arineketan diskoaren aurkezpena [...]
Dantzan - Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan
2020/04/01
Irudi hauek argitaratu genituenean Patxi Monterok ohartarazi gintuen bigarren aldiz atera genituela. Izan ere 2019ko martxoan atera genituen https://dantzan.eus/bideoak/biarritz-1948-eusko-ikaskuntza-vii-kongresua. Ez ginen ohartu eta errepikatutako bideoan, [...]
Dantzan - Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia
2020/01/23
Eskerrik asko! Ordutegiak edo informazio gehiago bidaltzerik bai dantzari@dantzan.com helbidera?
Dantzan - Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?
2020/01/10
Bai Xabier, mila esker! Beste zenbait irakurlek ere informazio interesgarria eskaini digu, hemen jasoko duguna: - Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko [...]
Dantzan - Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?
2019/05/22
Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi [...]
Dantzan - Barry Lyndon (1975): The Piper's Maggot
2019/04/24
Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.
Dantzan - Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia
2019/01/22
Eskerrik asko ekarpenagatik! Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.