Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Dantzara!

2006/05/25

Dantzan.com-ek eman digun aukera ezinhobe hau probestu beharko dugu ba! Orain arte sarean sakabanatuta egon dira dantzari buruzko blogak (apurrak) eta zaila izaten zen guztien jarraipena egitea. Orain plaza komuna dugu eta nago askoz gehiago animatuko direla dantzara.

Ni nafar periferiak...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Nicolas Barneix, Santa Graziko 2011ko maskaradetako zamaltzaina hil da

2012/11/04

Kolpe latza berriz ere Santa Grazin eta Zuberoan oro har! Doluminak!

Aritz Ibañez Lusarreta on Zarauzko Mollarri eta Iratzarri dantza taldeek bat egin dute

2012/10/22

Berri ona!! Taldeak banatzea ezagutu izan dugu bereziki, baina kontrako bide aberasgarriagoa ere posible dela erakutsi duzue!

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza alderdi politikoen hauteskunde programetan

2012/10/19

Baten batek ba al daki Patxi Lopez eta Iñigo Urkulluz besteko hautagaiak dantzari izan ote diren inoiz?

Aritz Ibañez Lusarreta on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dantzan.com bizi gara!! Facebook-en eta Twitter-en ere jarraitu dantzan.com!!

Aritz Ibañez Lusarreta on Harizti 2.5

2012/10/01

Eskertzekoa litzateke, dantzan.com euskerazko hedabidea den neurrian, albisteak ere euskeraz publikatzea...

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!

2012/10/01

Zorionak!!! Eta ia orain denon artean hau epe luzerako proiektu egiten dugun!

Aitzina phika!!!!

2011/12/31

Errepikatzearen errepikatzeaz barneratu dugu dantza dela insitituzioneendako kultura arloetarik ahulena, eta horietan ahulena dantza tradizionala. Alta, hori horrela dela sinisturik ere, ezin amorrazioari eutsi, gertatu dena ikusita.

Batzuei herri eraikuntzarekin betetzen zaie ahoa, eta zer da ba dantzan.com, benetako herri eraikuntza ez bada? Entzunen al gaituzte?

Dantzan egin eta libertitu nahi bai, baina dantza ezagutu, deskubritu, gozatu, ikusi, entzun eta irakurri nahi dugu, eta horretarako ezinbesteko tresna dugu dantzan.com. 10 urte hauetan aunitz ikasi dugu dantzaz, eta asko, asko, asko (baina asko) dantzan.com-i esker izan da. dantzarion komunitate hau kanpotik eta barrutik ezagutzeko zori ona izan dut eta zerbait nirea (une batez) itzali balitza sentitu dut (nirea ere badelako, ze kontxo!).

Baina ez nuke ahunka hasi nahi. Beti aitzinera phika!!! Zabal dezagun dantzazaleon egungo mala-letxea! Sare sozialetan (twitter-en esaterako #dantzanbizirik etiketarekin) eta batez ere hemen .

Sarri gara berriz ere dantzan(.com)!!!!

Ah ze gozada!

2011/10/19

Mila esker Mintxori eta Dantzan.com-i halako altxorrak denon eskura jartzeagatik! Plazerra da holako bideoak ikusi ahal izatea!