Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Dantzara!

2006/05/25

Dantzan.com-ek eman digun aukera ezinhobe hau probestu beharko dugu ba! Orain arte sarean sakabanatuta egon dira dantzari buruzko blogak (apurrak) eta zaila izaten zen guztien jarraipena egitea. Orain plaza komuna dugu eta nago askoz gehiago animatuko direla dantzara.

Ni nafar periferiak...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Maritzuli: Ixtorio Mixtorio

2012/11/14

Izugarrizko itxura ona du ikuskizunak, lehengoarekin alderatuz berritasunak ere baditu. Pena handia hartu nuen Eibar-en ezin ikusirik, berriz ematekoak ote diren?

Aritz Ibañez Lusarreta on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/09

Egia esan nik ez dut soka-dantza horren ikuskatzeaz eta Hermuakoarekin konparatzeaz haratagoko daturik. Usteez ari naiz. Nire uste merkeez.

Baina nik ez dut uste soka-dantza hori parodia bat denik. Beste toki batzuetan ere geratu izan dira bere garaian konplexuagoak eta landuagoak izanen ziren beste dantza batzuen aztarnak. Hola, burura datorkit Zumarragako Antiguako ezpata-dantza (6 ezpata-dantzari baino ez dira ateratzen gaur egun eta pentsatzekoa da beste garai batean gehiago ere izanen zirela eta agian parte-hartze handiagoa izan zezaketela dantzaren baitan), edo Berastegiko dantzariek San Lorenzoko dantzetan egiten dituzten ipurdi mugimendu horiek (beste garai batean muriska batzuk izan zitezkeenak, okurritzen zait).

Areatzako soka-dantza ikusten dudalarik niri zera dotorkit burura: bere garaian izanen zela dantza landuago, zorrotzago, hobe ikasitako... bat. Dantza maisua desagertu, eta dantzak bere bidea egin duela, bizirik zen heinean, agian zorroztasuna galduz, baina mantenduz. Niretako hori izan daiteke ere Hermuan gertatu izan dena. Bertako biztanleek garrantzia eman diote soka-dantzari, hortaz mantendu dute, baina bidean galdu egin dute garai batean dantzak izanen lukeen urratsen zehaztasuna. Dantzariek aldiz, naturaltasun eta freskuraz dantzatzen dute. Dantzak bide berezi bat egin du eta niretako hori ederra da, beste eredu zorrotzagoekin batera aberasten baitu soka-dantzen generoa, dantzatzeko beste modu baten adibide soil gisa, besterik ez bada ere.

Berrizko dantzariek naturaltasun eta freskuraz dantzatzen dutela eta gainera zehaztasun eta zorroztasunez? Doike! baina batak ez du bestea kentzen, niretako.

Aritz Ibañez Lusarreta on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/09

Egia da gaur egun ezagutzen ditugun soka-dantza gehienak serioak, zurrunak, itxiak... direla. Baina susma dezakegu ez dela beti hola-hola izan. Iztuetak bere liburuan kritikatzen zituen soka-dantza bukaerako ipurdikadak. Larramendik ere kritikatzen zituen demaseko kabriolak, itzuliak eta emazteei gonak altsatzeko saiakerak...

Joxemiel Bidadorrek euskal dantzaren erreformaren inguruko bere liburuan adierazi zuen nola erlijioak, garbizalekeri moralak, ideologia batek edo bestek... eraldatu izan zituzten zenbait dantza "euskal nortasunak merezi bezala", garbiak, serioak, puruak... izan zitezen. Eta eraldaketa nahi horrek adieraziko luke seguraski, ez zirela hain zuzen ere horrelakoak.

Badira oso soka-dantza serioak, eta ez horrenbestekoak eta agian bideokoa azken horietako bat da. Uste dut Patxik ez zuela esan nahi hori eredutzat hartu behar dugunik, egun horrela dantzatu behar dugunik (edo zergatik ez?), baizik eta dantzatzeko modu baten adibide bat dela. Hermuako soka-dantza ikusterakoan jabetzen gara 87 urteko aldearekin dantzatzeko modu bat (eredu bat), ez ohikoa egun (freskoagoa, naturalagoa, eskolatu-gabea), oraindik ere bizirik dela.

Nire ustez, Barteko aurreskuaren bideoan Mikel-ek eta Oier-ek aipatzen zituzten adjetibo horiek beraiek aplikatzen ahal zaizkio Areatzako aurresku honi.



Aritz Ibañez Lusarreta on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/09

Mixel Etxekoparren bitartez jakin ahal izan dudanez, entseinaria Beñat Aranburu da (Altzuruku Ahantxetakoa).

Aritz Ibañez Lusarreta on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/08

Niri irudi horiek ikusi eta duela gutxi dantzan.com-en bertan erakutsitako beste hauek (Hermueako barteko soka-dantza) etorri zaizkit gogora: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Aritz Ibañez Lusarreta on Mieres: Danza Prima 1928

2012/11/07

Irudi ederrak! Gure dantzen halako irudiak ere agertuko balira, ze egon egonen dira!

Aritz Ibañez Lusarreta on Nicolas Barneix: Zamaltzaina

2012/11/05

Ufa!! Galera guztiak dira gaitzak berdin-berdin, baina holako dohain paregabeak dituzten pertsonenak... pena bat!

Aritz Ibañez Lusarreta on Berriz eta Garaiko nagusiak: erregelak eta jota 1986

2012/11/04

Ikaragarria! Nahiko nuke nikere adin horretan hola dantzatzeko gai izatea. Mila esker Andramarikoei!

Aritz Ibañez Lusarreta on Juan Arriola eta Arkaitz Miner: Hariari Tiraka diska berria

2012/11/04

Nik ere erosi nuen duela 2-3 aste eta oso txukuna da! Eta polita, era berean, Mikel Urbeltzek, Miner-ek berak Gari Otamendirekin Arrabots taldean, irekitako bidean beste urrats bat ematea!

Aritz Ibañez Lusarreta on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/04

Bikaina bideoa! Gaur egunekiko aldaketa zenbait ere ikusten dira (40 urtetan), tradizioa kontu bizia den erakusgarri bizia. Oier-ek aipatzen duen entseinariaz gain (bere dantzakera eta maskaradaren baitan duen paper "askea" egiten zait niri deigarri), barrikadetan herrikoek aitzindariei egiten dieten "desafioa" (emazte hori barne), Pitxuren parte-hartze ia etengabekoa ofizioetan eta muxikoak dantzatzen dituzten adineko gizon horien dotorezia!